1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2581/2024 EBAZPENA, 2024ko azaroaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko zenbait irakasle titular izendatzen dituena.
Ikusirik unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuetarako sarbide lehiaketaren deialdia ebazteko izendatutako Hautaketa Batzordearen proposamena –deialdi hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak antolatu zuen 852/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko apirilaren 3koa)–, eta proposatutako interesdunek egiaztaturik deialdiaren oinarrietako betekizunak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Unibertsitateko irakasle titular izendatzea honako hauek:
–Miriam Gil Monreal andrea, unibertsitateko irakasle titularra, 5999 zenbakidun lanpostukoa, Landare Fisiologia jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Sailekoa.
–Maialen Espinal Viguri andrea, unibertsitateko irakasle titularra, 6002 zenbakidun lanpostukoa, Kimika Organikoa jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Sailekoa.
–Álvaro Baraibar Echeverría jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 6005 zenbakidun lanpostukoa, Historia Modernoa jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailekoa.
–Miguel Araiz Vega jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 6010 zenbakidun lanpostukoa, Makina eta Motor Termikoak jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Sailekoa.
–Leyre Catalán Ros andrea, unibertsitateko irakasle titularra, 6011 zenbakidun lanpostukoa, Makina eta Motor Termikoak jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Sailekoa.
–Alberto Berrueta Irigoyen jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 6012 zenbakidun lanpostukoa, Ingeniaritza Elektrikoa jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailekoa.
–Julio María Pascual Miqueleiz jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 6013 zenbakidun lanpostukoa, Ingeniaritza Elektrikoa jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailekoa.
–Javier Samanes Pascual jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 6014 zenbakidun lanpostukoa, Ingeniaritza Elektrikoa jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailekoa.
–Nerea Zugasti Mutilva andrea, unibertsitateko irakasle titularra, 6033 zenbakidun lanpostukoa, Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailekoa.
–Javier Arza Porras jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 6034 zenbakidun lanpostukoa, Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailekoa.
–Alicia Chicharro Lázaro andrea, unibertsitateko irakasle titularra, 6037 zenbakidun lanpostukoa, Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Sailekoa.
–Aitor Urrutia Azcona jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 6041 zenbakidun lanpostukoa, Teknologia Elektronikoa jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailekoa.
–Ángel María Andueza Unanua jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 6042 zenbakidun lanpostukoa, Teknologia Elektronikoa jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailekoa.
–Ernesto Luis Barrios Ripodas jauna, unibertsitateko irakasle titularra, 6043 zenbakidun lanpostukoa, Ingeniaritza Elektrikoa jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailekoa.
Bigarrena.–Ebazpen hau Espainiako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.–Izendapenak interesdunak lanpostuaz jabetzen direnean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2024ko azaroaren 7an.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.
Iragarkiaren kodea: F2416324