237. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2492/2024 EBAZPENA, 2024ko urriaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko katedradun bat izendatzen duena.

Ikusirik unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostu baterako mugikortasun lehiaketa ebazteko izendatutako Hautaketa Batzordearen proposamena –mugikortasun lehiaketa horretarako deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak egin zuen 1113/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko maiatzaren 20koa)–, eta proposatutako interesdunak egiaztaturik deialdiaren oinarrietako betekizunak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Unibertsitateko katedradun izendatzea honako hau:

–Antonio Urbina Yeregui jauna, unibertsitateko katedraduna, 3345 zenbakidun lanpostukoa, Fisika Aplikatua jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Sailekoa.

Bigarrena.–Ebazpen hau Espainiako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Izendapenak interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko urriaren 28an.–Ramón Gonzalo García, errektorea.

Iragarkiaren kodea: F2416031