237. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2490/2024 EBAZPENA, 2024ko urriaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko zenbait katedradun izendatzen dituena.

Ikusirik unibertsitateko irakaskidegoetako zenbait lanpostu barne igoeraren bidez betetzeko merezimendu lehiaketarako izendatutako hautaketa-batzordeen proposamenak –merezimendu lehiaketa horretarako deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak egin zuen 1111/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko maiatzaren 20koa)–, eta proposatutako interesdunek egiaztaturik deialdiaren oinarrietako betekizunak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Honako hauek unibertsitateko katedradun izendatzea:

–Rosa María Canals Tresserras andrea, unibertsitateko katedraduna, 6054 zenbakidun lanpostukoa, Landare Ekoizpena jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Sailekoa.

–Idoya Labayen Goñi andrea, unibertsitateko katedraduna, 6055 zenbakidun lanpostukoa, Fisiologia jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailekoa.

–José Javier López Goñi jauna, unibertsitateko katedraduna, 6056 zenbakidun lanpostukoa, Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoa jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailekoa.

–Marisol Gómez Fernández andrea, unibertsitateko katedraduna, 6057 zenbakidun lanpostukoa, Aljebra jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailekoa.

–Mikel Galar Idoate jauna, unibertsitateko katedraduna, 6058 zenbakidun lanpostukoa, Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailekoa.

–Jesús Villadangos Alonso jauna, unibertsitateko katedraduna, 6059 zenbakidun lanpostukoa, Lengoaia eta Sistema Informatikoak jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailekoa.

–Francisco Javier Husillos Carqués jauna, unibertsitateko katedraduna, 6060 zenbakidun lanpostukoa, Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Sailekoa.

–Andrés Seco Meneses jauna, unibertsitateko katedraduna, 6061 zenbakidun lanpostukoa, Nekazaritza eta Baso Ingeniaritza jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Sailekoa.

–Mauro Malvè jauna, unibertsitateko katedraduna, 6062 zenbakidun lanpostukoa, Ingurune Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria jakintza-arlokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Sailekoa.

Bigarrena.–Ebazpen hau Espainiako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Izendapenak interesdunak lanpostuaz jabetzen direnean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko urriaren 28an.–Ramón Gonzalo García, errektorea.

Iragarkiaren kodea: F2416029