1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
101/2024 FORU DEKRETUA, azaroaren 6koa, zeinaren bidez Garbiñe Basterra Olóriz andrea izendatzen baita Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusi.
Hala xedatzen baitu bere 32.2 artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko ditu zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko azaroaren seian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Garbiñe Basterra Olóriz andrea izendatzea Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusi; izendapenak 2024ko azaroaren 12an izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2416142