1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4200/2024 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, xedatzen duena bidezkoa dela izangaiak kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-gidari laguntzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2570/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-gidari laguntzaileen gehienez ere berrogeita hamar lanpostu betetzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.
Martxoaren 8ko 961/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak kontratatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko apirilaren 5ean, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 1609/2024 Ebazpenaren bidez kontratatu egin ziren.
Aipatutako lanpostu horietatik 12 ez ziren bete, lanpostuen hartzaileek uko egin zietelako edo eszedentzia onartu zitzaielako lanpostuaz jabetzeko unetik aurrerako ondorioekin, une horretan zerbitzu ematen ari zirelako administrazio publiko honetan edo beste batean.
Aurrekoa oinarri hartuta, eta deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 2024ko abuztuaren 22an izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan haien ondo-ondotik ageri diren izangaien aldekoa.
Ibon Elizegi Narbarte jaunak, María Rosa Andrés Menéndez andreak eta Félix Íñiguez González jaunak uko egin zioten hautapen prozesuari, eta Miguel Lizarbe Olcoz jauna ezin izan zen izendatu, ez baitzuen aurkeztu deialdiaren 7.3 oinarrian eskatutako dokumentazioa.
Gainerako izangaiek aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa eta egiaztatu denez eskatutako baldintzak betetzen dituztela, bidezkoa da kontratatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Xedatzea honako izangai hauek kontratatu daitezela suhiltzaile-gidari laguntzaileen lanpostuetan aritzeko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko gisa:
BARKOS BELOKI, JOSU
GONZALEZ CARBAJAL FERNANDEZ, RICARDO
DE AYERBE ACASUSO, JAVIER
HERMOSILLA TIRAPU, NEREA
IRAIZOZ GALBETE, JUAN GUILLERMO
ARRAIZA GULINA, AIZEA
PEREZ ALFARO AIZPUN, NESTOR
HURTADO RUDI, TXUMARI
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute, zeinak 2024ko azaroaren 26tik aurrera izanen baititu ondorioak. Kontratua eskuragarri dagoenean, horren berri emanen zaie, sina dezaten. Telematika bidez sinatzen ahalko dute, Giza Baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.
Kontratua eskuragarri jartzen denetik hamar eguneko epean sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko azaroaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | GIDABAIMENA |
BARKOS BELOKI, JOSU | Txanda irekia | 0009468 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | SZ: ATAL OPERATIBOA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | Eremu mistoa | EREMU MISTOA | X |
GONZALEZ CARBAJAL FERNANDEZ, RICARDO | Txanda irekia | 0009495 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | SZ: ATAL OPERATIBOA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | Eremu mistoa | EREMU MISTOA | X |
DE AYERBE ACASUSO, JAVIER | Txanda irekia | 0009472 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | SZ: ATAL OPERATIBOA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | Eremu mistoa | EREMU MISTOA | X |
HERMOSILLA TIRAPU, NEREA | Txanda irekia | 0010503 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | SZ: ATAL OPERATIBOA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | Eremu mistoa | EREMU MISTOA | X |
IRAIZOZ GALBETE, JUAN GUILLERMO | Txanda irekia | 0009474 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | SZ: ATAL OPERATIBOA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | Eremu mistoa | EREMU MISTOA | X |
ARRAIZA GULINA, AIZEA | Txanda irekia | 0009488 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | SZ: ATAL OPERATIBOA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | Eremu mistoa | EREMU MISTOA | X |
PEREZ ALFARO AIZPUN, NESTOR | Txanda irekia | 0009483 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | SZ: ATAL OPERATIBOA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | Eremu mistoa | EREMU MISTOA | X |
HURTADO RUDI, TXUMARI | Txanda irekia | 0010499 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | SZ: ATAL OPERATIBOA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | Eremu mistoa | EREMU MISTOA | X |
Iragarkiaren kodea: F2416317