237. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4133/2024 EBAZPENA, urriaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, xedatzen duena bidezkoa dela José María Manzano Ciudad jauna kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, haren II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 148/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 963/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukaturik, kalifikazio epaimahaiak izendapen eta kontratazio proposamena aurkeztu zuen, bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldekoa, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 288/2024 Ebazpenaren bidez, apirilaren 24ko 1562/2024 Ebazpenaren bidez, ekainaren 19ko 3494/2024 Ebazpenaren bidez eta irailaren 26ko 3494/2024 Ebazpenaren bidez haien izendapenak eta kontratazioak egin ziren.

Izangai batek, Ana María Muñoz García andreak, zeinak izendapena etenda baitzuen ezinbesteko arrazoiengatik, uko egin zion hautapen prozesuari.

Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2024ko urriaren 15ean, bosgarren kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, non José María Manzano Ciudad jauna sartu baitzen, zerrendan haren ondo-ondotik dagoen izangaia delako.

Izangai horrek behar den epean aurkeztu duenez eskatutako dokumentazioa, eta egiaztaturik eskatutako betebeharrak betetzen dituela, bidezkoa da hura kontratatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea José María Manzano Ciudad jauna kontrata dezatela lan araubide finkoan, lan partzialean aritzeko, eta plantilla organikoan 3284 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako San José zentroari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.

2. Izangaiak 2024ko azaroaren 25ean sinatu beharko du dagokion kontratua Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.

Kontratua sinatzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko urriaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2416054