1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4121/2024 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta kontratazioa bidezkoa dela xedatzen baita.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 14an emandako 2979/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako hezkuntza laguntzako espezialisten 76 lanpostu, gehienez ere, merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 933/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 16an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 1380/2024 Ebazpenaren bidez, izangaiak izendatuak edo kontratatuak izan ziren.
María Vicenta Jarauta Miramón andrea, María Cruz Martínez Navia andrea, Esther Rodrigo Erviti andrea, Beatriz Pérez Bustillo andrea eta Gaizka Jusue Sabate jauna ezin izan ziren izendatu; eta María Dolores Luquín Chandía andreak, Amaya Senar Urrestarazu andreak eta María Araceli Goicoechea Sáenz andreak uko egin zioten hautapen prozesuari.
Horretarako ezarritako epearen barruan eskatuta, María Eugenia Urdiciain Morón andreari, María Sonia Aldaz Oroz andreari eta Arantxa Vega Oses andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren unetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetako beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako.
Azkenik, José Joaquín Oroz Pascual jauna eta Garazi Lujua Etxenike andrea ezin izan ziren izendatu, eta Begoña Merlo Arana andrea, Óscar Rodríguez Iglesias jauna, Laura Sepúlveda Muñoz andrea eta Loreto Jordana Roa andrea hautapen prozesutik baztertu ziren. Horretan oinarrituta, 2024ko urriaren 4an, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan.
Eskatutako dokumentazioa aurkezturik eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, hezkuntza-laguntzako espezialisten lanpostuetan aritzeko:
PASCUAL PASCUAL, YOANA
SUESCUN SUESCUN, MARÍA MERCEDES MONTSERRAT
ARDANAZ ULÍBARRI, MARÍA INÉS
MONTES LOZANO, BLANCA ESTHER
SOLANO ETAYO, BEATRIZ
LETE MARTÍNEZ, MARÍA DEL MAR
JIMÉNEZ ELORZ, MARÍA BEGOÑA
ARCELUS LOREA, SILVIA
FERNÁNDEZ GALDEANO, AINHOA
2. Xedatzea izangai hauek kontrata daitezela lan araubide finkoan, lanaldi partzialean aritzeko:
MUGUETA LÓPEZ, MARÍA REYES
BALEZTENA AGUERRALDE, SARA
3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 23an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.
Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko diren izangaiek 2024ko abenduaren 23an sinatu beharko dute behar den kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko urriaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK |
PASCUAL PASCUAL, YOANA* | Txanda irekia | 0040004 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO ESKUALDEA | EREMU MISTOA | X | |
SUESCUN SUESCUN, MARÍA MERCEDES MONTSERRAT | Txanda irekia | 0040002 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO ESKUALDEA | EREMU MISTOA | X | |
ARDANAZ ULIBARRI, MARÍA INÉS | Txanda irekia | 0039487 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO ESKUALDEA | EREMU MISTOA | X | |
MONTES LOZANO, BLANCA ESTHER | Txanda irekia | 0040001 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO ESKUALDEA | EREMU MISTOA | X | |
SOLANO ETAYO, BEATRIZ | Txanda irekia | 0039535 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO ESKUALDEA | EREMU MISTOA | X | |
LETE MARTÍNEZ, MARÍA DEL MAR | Txanda irekia | 0039508 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO ESKUALDEA | EREMU MISTOA | X | |
JIMÉNEZ ELORZ, MARÍA BEGOÑA | Txanda irekia | 0039520 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO ESKUALDEA | EREMU MISTOA | X | |
ARCELUS LOREA, SILVIA | Txanda irekia | 0039529 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO ESKUALDEA | EREMU MISTOA | X | |
FERNÁNDEZ GALDEANO, AINHOA | Txanda irekia | 0039531 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO ESKUALDEA | EREMU MISTOA | X | |
MUGUETA LÓPEZ, MARÍA REYES | Txanda irekia | 0037425 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZUZ. NAG. | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | NAFARROAKO ESKUALDEA | EREMU MISTOA | X | |
BALEZTENA AGUERRALDE, SARA | Txanda irekia | 0037418 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | HEZKUNTZA ZUZ. NAG. | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | NAFARROAKO ESKUALDEA | EREMU MISTOA | X | |
* Deialdiaren 7.2. oinarriko lehen paragrafoan ezarritakoari jarraituz. |
Iragarkiaren kodea: F2415939