1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4120/2024 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 15eko 768/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako ehun eta berrogeita hamazazpi lanpostu huts oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 2535/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 4koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 452/2022 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioko proba egiteko eguna eta tokia finkatu ziren. Ebazpen hori 2022ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ekoan.
Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1666/2022 Ebazpenaren bidez, deialdiko 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, azaroaren 23ko 3063/2022 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2023ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 822/2023, urriaren 2ko 3209/2023 eta apirilaren 17ko 1476/2024 ebazpenen bidez izendatu ziren.
Azkeneko izendapenaren ondoren, horretarako ezarritako epearen barruan, txanda irekiko hamalau izangaik uko egin zioten lanpostuari, edo borondatezko eszedentzia eman zitzaien zerbitzu orokorretako lanpostuan, lanpostuaz jabetu zirenetik aurrera, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu ematen ari zirelako.
Deialdiaren 10.3 oinarriak ezartzen duenez, aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Era berean, deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan egiazki aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere beteko dela, deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta horretan oinarrituta, 2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 30ekoan, beste izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen, hautapen prozesua txanda irekitik gainditu dutenen zerrendan haien ondo-ondotik agertzen ziren izangaien aldekoa.
Laura Imízcoz Campos andreak, José Martín Eceiza Oyarzabal jaunak eta María Pilar Esther Cancer andreak uko egin diote aipatutako hautapen prozesuari.
Gainerako izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa epe barruan aurkeztu dutenez, eta egiaztaturik eskatutako baldintzak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapenak egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko:
–Txanda irekia.
ANTA MORÁN, MARÍA PILAR
JAUREGUI JIMENO, MARÍA IDOIA
AZKUNE ETXABARRI, KOLDOBIKA
RUIZ JIMÉNEZ, LAURA
REVIRIEGO CUENCA, IGNACIO
BENGOCHEA MARTÍNEZ, MARÍA IDOIA
PÉREZ RECLUSA, JESÚS MIGUEL
GOÑI LARRAZA, JOSÉ LUIS
SÁENZ DEL SANTO, ÓSCAR
SALABERRIA GABELLANES, ANTXON
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek lanpostuaren jabetza hartu beharko dutela, bakoitzari dagokionaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan edo Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalean (Santa Soria kalea 2, 31200, Lizarra), hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin.
Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta García Orcoyen ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzara), Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura; halaber, ebazpena interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2024ko urriaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | GIDABAIMENA |
ANTA MORÁN, MARÍA PILAR | Txanda irekia | 0071374 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | | |
JAUREGUI JIMENO, MARÍA IDOIA | Txanda irekia | 0031254 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | BARAÑAIN-BARAÑAIN BHI | FUNTZIONARIOA | BARAÑAIN | EREMU MISTOA | X | |
AZKUNE ETXABARRI, KOLDOBIKA | Txanda irekia | 0068511 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | | B |
RUIZ JIMÉNEZ, LAURA | Txanda irekia | 0032444 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | TAFALLA-SANCHO III EL MAYOR BHI | FUNTZIONARIOA | TAFALLA | EREMU MISTOA | X | |
REVIRIEGO CUENCA, IGNACIO | Txanda irekia | 0063966 | OSASUN DEPARTAMENTUA | GARCIA ORCOYEN OSPITALEA | FUNTZIONARIOA | LIZARRA | EREMU MISTOA | | |
BENGOCHEA MARTÍNEZ, MARÍA IDOIA | Txanda irekia | 0071362 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | | |
PÉREZ RECLUSA, JESÚS MIGUEL | Txanda irekia | 0034579 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | IRUÑA-JULIO CARO BAROJA BHI | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X | |
GOÑI LARRAZA, JOSÉ LUIS | Txanda irekia | 0004530 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | INGURUMEN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | ERRONKARI | EREMU MISTOA | | B |
SÁENZ DEL SANTO, ÓSCAR | Txanda irekia | 0033631 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | BURLATA-BURLATA LH IB | FUNTZIONARIOA | BURLATA | EREMU MISTOA | X | |
SALABERRIA GABELLANES, ANTXON | Txanda irekia | 0061672 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | | |
Iragarkiaren kodea: F2415945