1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4116/2024 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu, eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela xedatzen duena, eskolazain lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 147/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 962/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 12an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 1378/2024 eta ekainaren 28ko 2546/2024 ebazpenen bidez, behar ziren izendapen eta kontratazioak egin ziren.
Azkeneko izendapenaren ondoren, María Belén Urteaga Olano andreak eta Amaia Soto Martínez andreak hautapen prozesuari uko egiteko idazkia aurkeztu zuten.
Era berean, horretarako zuten epearen barruan eskatuta, María Asunción Goyeneche Haro andreari, David Antoñana Garralda jaunari eta María Nieves García Cortes andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren unetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetako beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako.
Deialdiaren 9.4 oinarriaren arabera, funtzionario edo lanaldi partzialeko langile finko bihurtzen diren izangaien kasuan, lanpostuan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, lanpostuaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen duten egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, lanpostu huts hori ere bete eginen da, deialdiaren 8.4 atalean xedatutakoaren arabera.
Azkenik, Fernando Martín Cólera jaunak, Marta Cirez Rubio andreak eta María Arantzazu San Miguel Maritorena andreak hautapen prozesuari uko egiteko idazkia aurkeztu zuten.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta horretan oinarrituta, 2024ko irailaren 19an, izendapenak eta kontratazioak egiteko bigarren proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta bertan honako hauek sartu ziren: María Luz Agurruza Mutuberría andrea, Virginia Isabel Estabolite Zamborain andrea, María Teresa López de Dicastillo Gastón andrea, Itziar Zulet Ganuza andrea eta Aritz Garbisu Alberdi jauna. Izan ere, horiek dira puntuazio ordenaren araberako zerrendan ondo-ondotik ageri diren izangaiak.
Adierazi beharra dago Aritz Garbisu Alberdi jaunak hautapen prozesuari uko egiteko idazkia aurkeztu duela.
Gainerako izangaiek epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta egiaztaturik eskatutako betebeharrak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. María Luz Agurruza Mutuberria andrea eta Virginia Isabel Estabolite Zamborain andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, eskolazain lanpostuetan aritzeko.
2. Xedatzea María Teresa López de Dicastillo Gastón andrea eta Itziar Zulet Ganuza andrea kontrata daitezela lan araubide finkoan, lanaldi partzialean.
3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiek 2024ko azaroaren 25ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.
Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko diren izangaiek 2024ko azaroaren 25ean sinatu beharko dute behar den kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo langile lan kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko urriaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK |
AGURRUZA MUTUBERRÍA, MARÍA LUZ | 0034090 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | TUTERA-TORRE MONREAL HBIP | FUNTZIONARIOA | TUTERA | EREMU EZ-EUSKALDUNA | X | |
ESTABOLITE ZAMBORAIN, VIRGINIA ISABEL | 0030900 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | MARTZILLA-MARQUÉS DE VILLENA BHI | FUNTZIONARIOA | MARTZILLA | EREMU EZ-EUSKALDUNA | X | |
LOPEZ DE DICASTILLO GASTON, MARÍA TERESA | 0038965 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | ELIZONDO-ELIZONDO LANBIDE ESKOLA IBP | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | ELIZONDO | EREMU EUSKALDUNA | X | |
ZULET GANUZA, ITZIAR | 0037463 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | GARRALDA-DBHI | NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | GARRALDA | EREMU EUSKALDUNA | X | |
Iragarkiaren kodea: F2415750