1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
100/2024 FORU DEKRETUA, azaroaren 6koa, kargutik kentzen duena Garbiñe Basterra Olóriz andrea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Enpresa Lehiakortasunaren eta S4ren Zerbitzuko zuzendaria.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuetako zuzendariak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela Nafarroako Gobernuak foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik aukeratuta.
Horrenbestez, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko azaroaren 6an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Garbiñe Basterra Olóriz andrea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Enpresa Lehiakortasunaren eta S4ren Zerbitzuko zuzendaria, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko azaroaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2416141