1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
99/2024 FORU DEKRETUA, azaroaren 6koa, kargutik kentzen duena Uxue Itoiz Mariñelarena andrea, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia.
Hala xedatzen baitu bere 32.2 artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko ditu zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko azaroaren seian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Uxue Itoiz Mariñelarena andrea, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko azaroaren 11tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2416139