2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Akats zuzenketa deialdi honetan: lorezaintzako ofiziala (taldeburua) lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko
2024ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an, argitaratu zen lorezaintzako ofiziala (taldeburua) lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Argitalpen horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.
Euskarazko bertsioaren izenburuan:
Honela dioen tokian:
"Deialdia, "lorezaintzako ofiziala (taldeburua)" lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko".
Honela behar du:
"Deialdia, "lorezaintzako ofiziala (taldeburua)" lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko".
Iruñean, 2024ko azaroaren 8an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iragarkiaren kodea: L2416434