1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: "Montes de Cierzo I BESS berrindartzea" baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko instalazioa, Tuterako udal-mugartean. Espedientearen kodea: 1053-5-2-CE.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez (errege-dekretu horren bidez arautzen dira argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedura), jendaurrean jartzen da honako espediente hau:
–Deskribapena: baterien bidez energia elektrikoa biltegiratzeko instalazioa, "Montes de Cierzo I BESS berrindartzea" izenekoa (instalatutako potentzia: 14,26 MW; gaitasuna: 28,51 MWh), lurrean instalatua, eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Tuterako udal-mugartean.
–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena lortzeko eta onura publikoa zehazki deklaratu dadin.
–Sustatzailea: Eólica Montes de Cierzo SLU.
–Organo eskuduna: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.
Instalazio hau, zehazki, gaur egun tramitatzen ari den "Montes de Cierzo I berrindartzea" izeneko haize-parkearekin hibridatzen da (espedientearen kodea: 053-5).
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, sustatzaileak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eskatu du proiekturako.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-1053-5-2-ce
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2024ko urriaren 30ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
"MONTES DE CIERZO I BESS BERRINDARTZEA" BATERIEN BIDEZ ENERGIA ELEKTRIKOA BILTEGIRATZEKO INSTALAZIOAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO
TITULARRA | BESS |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Azpilurzatia | Katastroko erreferentzia | Azalera (m²) | Okupazio iraunkorraren azalera (m²) | Aldi baterako okupatuko den azalera (m²) | Sartzeko bideak okupatutako azalera (m²) |
Tuterako Udala | Tutera | 42 | 291 | A | 310000000002283195RK | Lehorreko lurra | 16.131,48 | 2.365,24 | 451,90 |
Tuterako Udala | Tutera | 42 | 249 | A | 310000000001383108DJ | Lehorreko lurra | 65.051,07 | 0,00 | 202,92 |
TITULARRA | ERDI-TENTSIOKO LURPEKO LINEA (20 kV) |
Udalerria | Pol. | Lurzatia | Azpilurzatia | Katastroko erreferentzia | Azalera (m²) | Ardatzaren luzera (m²) | Okupazio iraunkorraren azalera (m²) | Aldi baterako okupatuko den azalera (m²) |
Tuterako Udala | Tutera | 42 | 291 | A | 310000000002283195RK | Lehorreko lurra | 16.131,48 | 39,29 | 515,08 |
Tuterako Udala | Tutera | 42 | 249 | A | 310000000001383108DJ | Lehorreko lurra | 65.051.07 | 35,42 | 388,4 |
Tuterako Udala | Tutera | 42 | 292 | A | 310000000001383150JZ | Larreak | 812,85 | 13,66 | 198,88 |
Tuterako Udala | Tutera | 42 | 248 | A | 310000000001383107SH | Lehorreko lurra | 8.996,91 | 58,46 | 686 |
Tuterako Udala | Tutera | 42 | 261 | A | 310000000001383120LM | Larreak | 7.908,59 | 63,4 | 735,1 |
Tuterako Udala | Tutera | 42 | 293 | A | 310000000002283196TL | Eraikina | 685,51 | 7,58 | 100,88 |
- | - | - | - | - | Bidea | - | 13,27 | 11,94 | 212,63 |
Iragarkiaren kodea: F2415753