234. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 19a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

TAUSTEKO UBIDEKO UREZTATZAILEEN SINDIKATUA

Fustiñana, Tauste eta Zona Alta mugarteen ordezkari gisa hautatuak izan daitezkeen ureztatzaileen zerrendak. Jendaurrean jartzea

Honen bidez, Tausteko Ubideko ureztatzaile guztiei jakinarazten zaie beren sindikatuak zerrendak eratu dituela Fustiñana, Tauste eta Erriberagoienako mugarteen ordezkari gisa hautatuak izan daitezkeen ureztatzaileekin. Zerrenda horietan ureztalurren jabe diren ureztatzaile guztiak sartzen ahal dira, betiere adinez nagusiak badira eta erregelamenduaren 9. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak betetzen badituzte; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin erregelamendu beraren 10. artikuluan.

Jendaurrean jartzen dira hautatuak izan daitezkeen ureztatzaileen zerrenda horiek, zeinak ikusgai egonen baitira Sindikatuaren bulegoetan, Tausten.

Jendaurrean egoteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio edo alegazioak aurkezten ahalko dituzte epe horretan.

Tausten, 2024ko urriaren 15ean.–Zuzendaria, Miguel Murillo Supervía.

Iragarkiaren kodea: P2416164