6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
MARELUUR SOZIETATE MIKROKOOPERATIBOA
Desegitea eta likidazioa
MARELUUR SOZIETATE MIKROKOOPERATIBOA entitatearen Batzar Nagusiak, 2024ko urriaren 22an egin bilkuran (sozietatearen egoitzan), aho batez hartu zituen honako erabaki hauek: mikrokooperatiba desegitea eta likidatzea, likidazioaren azken balantzea onestea, eta Úrsula Sagüés Alfaro, Marta Rada Ortega eta Miren Uxue Archanco Mancho likidatzaile solidario izendatzea; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Kooperatibei buruzko Foru Legearekin.
Iruñean, 2024ko urriaren 22an.–Ursula Sagües Alfaro, administratzaile solidarioa.
Iragarkiaren kodea: P2416419