234. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena.

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko urriaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da Hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Donezteben, 2024ko azaroaren 4ean.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2416128