234. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, balkoiak baimentzeko Ardantzea kaleko 6an. Behin betiko onespena

Atarrabiako Udalak, 2024ko martxoaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, hiri-jarduketarako plan bereziarena, balkoiak baimentzeko Ardantzea kaleko 6an, bat etorriz 2023ko azaroaren 9an hasiera batez onetsitako dokumentuarekin. Sustatzailea Atarrabiako 911. lurzatian fatxadak aldatzeko eta balkoiak jartzeko sortu den batzordea da.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Atarrabian, 2024ko urriaren 21ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2415362