2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 383. lurzatian. Behin betiko onespena
Atarrabiako Udalak, 2024ko martxoaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, lerrokadura berriak ezartzeko Atarrabiako 1. poligonoko 383. lurzatian. Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuak (INTIA) sustatu du, bat etorriz 2023ko abenduaren 22an hasiera batez onetsitako dokumentuarekin.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Atarrabian, 2024ko urriaren 17an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2415360