234. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Sexu jazarpena, sexuagatiko jazarpena eta sexu-askatasunaren eta osotasun moralaren aurkako bestelako jokabideak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko protokoloa. Onespena

Urrozko Udalak, 2024ko urriaren 15ean egin bilkuran, onetsi zuen Urrozko Udalaren protokoloa sexu jazarpena, sexuagatiko jazarpena eta sexu-askatasunaren eta osotasun moralaren aurkako bestelako jokabideak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko.

Era berean, erabaki zuen argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Urrozko Udalaren web-orrian, ahalik eta zabalkunde handiena izan dezan.

Protokoloaren eduki osoa Urrozko Udalaren web-orrian dago argitaratuta, esteka honetan:

https://sedeelectronica.urrotz.org/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=8913

Urrozen, 2024ko azaroaren 5ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaia Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2416063