2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SALDIAS
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Saldiasko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako baso-aprobetxamendu hau saltzeko:
Pago-zur (F. sylvatica) lote bakarra, Tantabe, Ausidi eta Galza Erreka (MUP 603) eta Urrutiña (MUP 604) alderdietan. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 4ko 180/2024 Ebazpenaren bidez baimendu zen haren ustiapena. Honela osatuta dago lotea:
–Pago-zura (F. sylvatica), 340,20 m³ enbor txiki eta 631,80 m³ zur; guztira, 26.195,42 euroan zenbatetsia (BEZik gabe).
Proposamenak aurkeztuko dira baldintza-agirian ezarritako dokumentazioarekin batera, gutun-azal itxietan, Saldiasko Udalaren erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://saldias.egoitzaelektronikoa.eus/info.0) edo indarrean dagoen araudian jasotzen den beste edozein bitarteko erabiliz, abenduaren 18a arte; ondoren jakinaraziko da zein egun eta ordutan irekiko diren gutun-azalak. Eskaintzekin batera, aurkeztu beharko da, fidantza gisa, hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekina (hau da, 523,91 euro).
Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Saldiasko Udalaren bulegoetan.
Saldiasen, 2024ko azaroaren 6an.–Alkatea, Iñigo Zubeldia Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L2416127