2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SALDIAS
2025erako zerga-tasak. Hasierako onespena
Saldiasko Udalak, 2024ko urriaren 3an egindako ohiko osoko bilkuran, besteak beste, erabaki hauek hartu zituen, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea):
ERABAKIAK:
1.–2025. urterako %0,22ko karga-tasa ezartzea hiri-kontribuzioa eta landa-kontribuzioa ordainarazteko, jarraikiz irailaren 21eko 37/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako balorazio-txostenaren berrikuspenaren balioei (37/2021 Ebazpena, zeina eman baitzuen Nafarroako Foru Ogasunaren Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak).
2.–Hartutako erabakia jendaurrean edukitzea 30 egunean, aurretik argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan, espedientea aztertu dezaten bizilagunek eta bidezko interesa dutenek.
3.–Ez badago inoren erreklamazio, kexa nahiz oharrik, aipatutako zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko puntuan adierazitako epea iragan ondoan. Kasu horretan, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.
Saldiasen, 2024ko azaroaren 4an.–Alkatea, Iñigo Zubeldia Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L2416012