2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
361/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioen, gasbideen eta oliobideen bidez tokiko jabari publikoa modu pribatiboan erabiltzearen edo aprobetxamendu berezia egitearen ondoriozko tasari dagokiona
Espedientean interesdun direnei adierazten zaie ondoan ematen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela, jakinarazpena eta epatzea egiteko balio dezan eta autoetan agertu ahal izan daitezen aipatutako epaitegiaren aurrean bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, manu horietan aipatzen diren inguruabarrak betetzen dira eta.
Udal espedientea: 1036/2024.
Autoak: 361/2024 prozedura arrunta.
Errekurtsogilea: Red Eléctrica de España SA.
Auzitegiko organoa: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia Administrazioarekiko Auzien Sala.
Xedea: Azkoiengo Udalak, 2024ko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, onetsi zuen honako ordenantza hau: energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioen, gasbideen eta oliobideen bidez tokiko jabari publikoa modu pribatiboan erabiltzearen edo aprobetxamendu berezia egitearen ondoriozko tasa arautzen duena. Orobat, tasa hori ezartzeko erabakia onetsi zuen.
Azkoienen, 2024ko azaroaren 7an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2416179