234. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Ordenantza, arautzen duena zer baldintza dauden agiri teknikoak aurkezteko Hirigintza Alorrean. Hasierako onespena

Iragarki honen bidez, jendaurrean aditzera ematen da ezen Erriberriko Udalak, 2024ko urriaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela ordenantza bat, arautzen duena zer baldintza dauden agiri teknikoak aurkezteko Hirigintza Alorrean, Erriberriko Udalean.

Herritarrek eta interesdunek, oro har, hogeita hamar egun baliodun izanen dituzte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea kontsultatzeko eta, behar izanez gero, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Erriberrin, 2024ko azaroaren 4an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2416041