2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLEXOA
2025erako zerga-tasak
Olexoako Udalak, 2024ko urriaren 31n egin osoko bilkura berezian, onetsi zituen kontribuzioen eta zergen honako karga-tasa, indize eta portzentaje hauek, 2025eko ekitaldi ekonomikorako:
–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,20ko tasa.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2,5eko tasa.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1eko indizea.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: batez besteko tasa, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 176. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erabaki honek 2025eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta indarra izaten jarraituko du harik eta aldatzea edo indargabetzea erabakitzen den arte.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.
Olexoan, 2024ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Andoni Izarra Eraso.
Iragarkiaren kodea: L2416021