234. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2024ko urriaren 15ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen "Etxebizitza hutsen gaineko zerga eta tarifen eranskina arautzen dituen ordenantza fiskala".

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren eta horrekin bat datozenen edukiaren arabera, espedientea jendaurrean jartzen da hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean ere, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.

Ordenantzaren testua behin betiko onetsi ondoren, dagokion iragarkia eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Olaztin, 2024ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2416097