2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
2025erako karga-tasak. Hasierako onespena
Ikusirik zer agindu ematen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko legea), Melidako Udalak, 2024ko urriaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen onestea 2025rako karga-tasak, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez.
Erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko dela adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Hori guztia, bete daitezen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutako aginduak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea).
Melidan, 2024ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: L2416057