234. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Jarduera-lizentziaren eskaera. 14 etxebizitza, garajeak, lokalak eta trastelekuak eraikitzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Irunberriko Udala.

Jarduera: 14 etxebizitza, garajeak eta lokalak eta trastelekuak eraikitzeko proiektua.

Tokia: Alfarería plaza z/g, Irunberri (Nafarroa).

Irunberrin, 2024ko azaroaren 7an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2416174