234. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2025erako egutegi fiskala

Segurtasun juridikoa bermatzeko, jarraian ematen dira tributuak eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerak borondatez ordaintzeko epeak 2025eko ekitaldirako, zein bere ordenantza fiskal edo prezio publikoen arauetan ezarritakoarekin eta, hala denean, baldintza-agirietan xedatuarekin bat, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean tributuen sortzapenaren inguruan zehaztuarekin bat ere. Izan ere, ez da banakako jakinarazpenik egin behar aipatu baliabideotan, zergadunen erregistroetan oinarriturik likidatzen baitira, hauekin bat etorriz: uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitatearen diru-bilketa erregelamenduaren 77. artikuluarekin, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 eta 143. artikuluekin, eta Udaleko Osoko Bilkuraren 2024ko irailaren 26ko erabakiarekin. Hona hemen aipatu epeak:

1.–Ur horniduraren, estolderiaren eta saneamenduaren tasak:

–Lehen hiruhilekoa: apirilaren 1etik 30era.

–Bigarren hiruhilekoa: uztailaren 1etik 31ra.

–Hirugarren hiruhilekoa: urriaren 1etik 31ra.

–Laugarren hiruhilekoa: 2026ko urtarrilaren 1etik 31ra.

2.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: otsailaren 16tik martxoaren 15era.

3.–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: ekainaren 16tik uztailaren 15era.

4.–Ekonomia jardueren gaineko zerga: azaroaren 16tik abenduaren 15era.

5.–Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxea: hilabete bakoitzaren 1etik 10era.

6.–Eguneko zentroa: hilabete bakoitzaren 1etik 10era.

7.–Laborantzako zein bestelako herri-lurretako loteen errentamenduak: apirilaren 1etik 30era (familiako edo erabilera sozialeko baratzeak barne).

8.–Lurzatiak ureztatzeko ekipamendua duten laborantzako herri-lurretako loteen errentamenduak: urriaren 1etik 31ra (familiako edo erabilera sozialeko baratzeak kanpo).

9.–Herri-lurretako belarren errentamendua (bazkalekuak):

–Lehen hiruhilekoa: apirilaren 1etik 30era.

–Bigarren hiruhilekoa: uztailaren 1etik 31ra.

–Hirugarren hiruhilekoa: urriaren 1etik 31ra.

–Laugarren hiruhilekoa: abenduaren 1etik 31ra.

10.–Herri-lurretako olibondoen errentamendua: abenduaren 1etik 31ra.

11. –Hilerriko zerbitzuen tasak.

–2025eko urte naturaleko emakidak berritzea: urriaren 1etik abenduaren 31ra.

12.–Udalaren gela eta lokalen erabilera (autolikidazio bidez ordainarazten ez direnak): hilabete bakoitzaren 1etik 10era.

13.–Ibilgailuak espaloietatik edo bide publikotik sartu eta irteteko ordaindu beharreko tasa (pasabideak): urtarrilaren 1etik 31ra.

14.–Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak, autolikidazio bidez ordainarazten ez direnak (ostatuetako terrazak): urriaren 1etik 31ra.

–Helbideratutako likidazioak borondatezko epearen azken egunean igorriko dira.

Ordainagiriak helbideratuta ez dauzkaten zergadunek banku-erakunde laguntzaileen bidez egin dezakete borondatezko ordainketa (Larragan bulegoa duten guztien bidez), ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iraganik, eta helbideratutako ordainagiriak itzultzen badira, Tributuei buruzko abenduaren 14ko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako 100eko 5eko errekargu exekutiboa aplikatuko da eta premiamendu bidezko kobrantza egiteko izapideak hasiko dira; azken horrek, aipatu artikuluaren arabera, 100eko 20ko errekargua eragiten du.

Epe exekutiboaren hasierak berandutze-interesak sortuko ditu.

Egindako likidazioen aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 143. artikuluan ezarritako salbuespen eta espezifikotasunekin.

Larragan, 2024ko azaroaren 6an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2416168