234. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa honako ordenantza hauetan: Ordenantza, arautzen dituena agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak; Ordenantza, arautzen dituena Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak; Ordenantza fiskala, arautzen dituena Eguneko Arretarako Landa Zentroko zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoak; eta Ordenantza, arautzen duena udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa

Udalak, 2024ko irailaren 26an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa batzuk tasen eta prezio publikoen gaineko honako ordenantza hauetan:

–Ordenantza, arautzen dituena agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak.

–Ordenantza, arautzen dituena Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak.

–Ordenantza fiskala, eguneko arretarako landa zentroko zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

–Ordenantza fiskala, arautzen duena Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantzak behin betiko onetsiko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larragan, 2024ko azaroaren 6an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2416166