2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Informazio zentroa, eta turismoa, hezkuntza eta kultura sustatzekoa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena–).
Espediente zenbakia: 02/2024.
Sustatzailea: Nafarroako Errege Bardeako Komunitatea.
Jarduera: informazio zentroa, eta turismoa, hezkuntza eta kultura sustatzekoa.
Tokia: Fustiñanako AR 003ren SE006 egituratze-sektoreko plan partzialaren P-2 lurzatia.
Fustiñanan, 2024ko azaroaren 12an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2416443