234. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

2025erako karga-tasak eta tasak

Carcarko Udalak, 2024ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia onetsi zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak:

–Lurraren kontribuzioa: %0,25eko karga-tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,25ko adierazlea.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3ko karga-tasa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Koefizienteak: aplikatuko dira 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak, balio-gehikuntza zer epetan sortu den, horren arabera (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Karga-tasa: %14, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Bigarrena.–Onestea ondotik azaltzen diren ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa eta, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), aldaketa hori jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

–Ordenantza, arautzen duena udal hilerria:

  • Ehorzketak, nitxoan: 125 euro.
  • Ehorzketak, panteoian: 180 euro.
  • Kolunbarioan ehorztea: 75 euro.
  • Desobiratzeak eta lekualdatzeak: 250 euro.

Hirugarrena.–Erabaki honen aurka jartzen ahal dira uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan ezarritako errekurtsoak, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Carcarren, 2024ko azaroaren 8an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2416277