2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2024ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025erako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatutako artikulua). Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.
Berriobeitin, 2024ko azaroaren 6an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2416118