2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Aldaketa, 2025erako ordenantza fiskaletan, zerga-tasetan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2024ko urriaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea, 2025erako, Barañaingo Udalaren ordenantza fiskalak, zerga-tasak eta prezio publikoak, honako hauen arabera: "2025erako ordenantza fiskalen eta zerga-tasen aldaketa" dokumentua eta tarifen eranskina.
Erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean gutxienez, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten, eta egin ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egon bitartean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik. Betiere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da aipatutako aldaketen testu osoa.
Barañainen, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2415921