234. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, 14. ordenantza fiskalean: Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak eta udal zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeko. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2024ko urriaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 14. ordenantza fiskalaren aldaketa.

"Ikusi da 14. ordenantza fiskala aldatzeko espedientea. Ordenantza horrek, hain zuzen, prezio publikoak arautzen ditu hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak eta udal zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeko.

Ikusi da Berdintasuneko, Euskarako eta Zerbitzu Orokorretako Informazio Batzordearen aldeko irizpena, 2024ko urriaren 23koa.

Horiek horrela, eta bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 13. eta 35. artikuluekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

ERABAKI DA:

1. Hasiera batez onestea 14. ordenantza fiskalaren aldaketa. Ordenantza horrek, hain zuzen, prezio publikoak arautzen ditu hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak eta udal zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeko.

2. Espedientea jendaurrean jartzea 30 egunean, iragarkia argitaratuta Udalaren ediktuen taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Jendaurrean egoteko epea iragaten bada inork aurkeztu gabe erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ulertuko da ordenantzaren aldaketa behin betikoa dela, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. 1.c) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Orduan, ordenantza aldatuaren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2024ko azaroaren 4an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2416048