234. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2025erako karga-tasa, zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2024ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, onetsi zituen 2025ean indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak, bai eta tasak, tarifak, eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskalak eta arauak aldatzea ere.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2024ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2416046