234. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2025erako zerga-tasak

Ameskoabarrengo Udalak, 2024ko azaroaren 6an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea honako zerga-tasa hauek, zeinek indarra hartuko baitute 2025eko urtarrilaren 1ean:

–Landa- eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,16ko tasa bakarra.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Jarraituko zaio martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162 artikuluko tarifen koadroari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala. Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, arautzen dituena toki ogasunak. 123.7. artikulua. "Toki-erakundeek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zuzkidura urteroko ekarpen batekin osatuko da, konpentsazioa izan dadin ekonomia-jardueren gaineko zergaren erreformaren ondorioz diru-bilketan izandako galeragatik. Erreforma hori abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legearen bidez egin zen, zeinak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatu baitzuen. Ekarpen horren zenbatekoa, banaketa eta bilakaera zehazteko, bete beharko da Transferentzia Arrunten Funtsari buruzko Foru Legean horretarako ezartzen dena (...)". Aipatu martxoaren 22ko 7/2022 Foru Legearen 23. artikuluak ezartzen du nola banatu "ekonomia-jardueren gaineko zergaren erreformaren ondorioz diru-bilketan izandako galeragatiko konpentsazioa" eta hura arautzen du.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5. (2011ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 24koa).

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Zerga oinarria zehazteko koefizienteak: 2/1995 Foru Legean ezarritakoak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Sortzealdi egonkorra. Gehieneko koefiziente hauek urtero eguneratuko dira, 58.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (2/1995 Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Kuota likidatzeko zerga-tasa: karga-tasa bakarra ezartzea balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan, %8koa.

–Uraren zerbitzu integrala emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. (2012ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 29koa).

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena eraikinak lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentziak, Ameskoabarrengo udal-mugartean. (2012ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 29koa).

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena Ameskoabarrengo Udalean ingurumena babestearen eta jarduera kaltegabeen alorrean baimenak edo jarduera lizentziak emateko tasak. (2007ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa).

–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak emateagatik eta tramitatzeagatik (2007ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa). Berrikustea 7. artikulua, e) letra. Obra-lizentziaren eskatzaileei ordainaraztea Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko txosten teknikoaren kostua, salbu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 192. artikuluaren arabera erantzukizunpeko adierazpena behar duten obren kasuan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) (Lurraldea eta Hirigintza).

–Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena Udalaren baskula erabiltzeko (2001eko 41. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 2koa).

–Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena Ameskoabarrengo Udalak zerbitzuak emateagatik edo udal jarduerak egiteagatik. (2021eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 5ekoa).

–Ordenantza, Ameskoabarrengo Udalaren herri-larreak aprobetxatzeko. Urtean, abelburu larri bakoitzeko 2 euro, eta abelburu xehe bakoitzeko, 0,30 euro. (2022ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 5ekoa).

Ameskoabarrenean, 2024ko azaroaren 7an.–Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2416238