2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA
Deialdia, administratzailearen lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko
Tuterako Udalaren Ur Batzordeak, 2024ko urriaren 30eko batzarrean, erabaki zuen deialdi bat eta haren oinarriak onestea, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko administratzailearen lanpostu huts bat (A maila), Tuterako Udalaren Ur Batzordean aritzeko.
Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatutakoari eta oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:
OINARRIAK
1. Xedea eta aplikatzekoa den araudia.
Deialdi honen xedea da lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzea administratzailearen lanpostu huts bat, Tuterako Udalaren Ur Batzordean aritzeko; kode hau du plantilla organikoan: 0501A00101.
Lanpostuko zereginen barnean daude burutzaren eta koordinazioaren arlokoak, baita administrazioaren eta finantzen, bezeroen kudeaketaren eta giza baliabideen kudeaketaren arlokoak ere. Orobat, bete beharko du lanpostuaren misioarekin bat datorren zeregin oro, jarraikiz kokapen-mailari eta lanpostuaren berezko eskumenei.
Honako arau hauek beteko dira lekualdatze-lehiaketa honetan: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua); aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta jarraian ematen diren oinarriak.
2. Lanpostu hutsen kopurua handitzea.
Deialdi honetako lanpostuak gero osatzen ahalko dira hutsik dauden lanpostuekin, halakorik baldin badago kalifikazio-epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda, puntuazio-ordenan, helarazten dion egunean.
3. Baldintzak.
3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, jarraian ageri diren baldintzak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:
a) Tuterako Udaleko edo haren menpeko erakunde eta entitateetako langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.
b) A maila edo taldekoa izatea.
c) Ikasketa titulu hauetakoren bat edukitzea, edo bakoitzari dagokion gradu-titulua, edo balio berekotzat jotzen den beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea (hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina aurkeztuta):
–Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia edo gradua.
–Ekonomiako lizentzia edo gradua.
–Zuzenbideko lizentzia edo gradua.
–Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentzia edo gradua.
–Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentzia edo gradua.
–Kudeaketa eta Administrazio Publikoko lizentzia edo gradua.
–Finantza eta Kontabilitateko gradua.
3.2. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute, deialdian eskatutako betebeharrak betetzen badituzte, plaza-erreserbarik gabeko borondatezko eszedentzian dauden langileek edota nahitaezko eszedentzian daudenek.
Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian egonda lehiaketan lanpostua hautatzen dutenak berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan, eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 30. artikuluan ezarritako lehentasun-ordenari jarraituko zaio hautapenean.
3.3. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea. Gainera, lehiatzaileek eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berean jarraituko dute.
4. Ordainsariak.
Lekualdatzen diren langileek jasoko dituzte indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak eta Udalaren plantilla organikoan ezarritakoak.
5. Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.
5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu behar dira Tuterako Udalaren Ur Batzordearen erregistro orokorrean (Cuesta Estación kalea 2, behea), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabili.
5.2. Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira, eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.
5.3. Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak aurkeztu beharko dira, salbu eta administrazio publikoetan emandako zerbitzuenak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.
Izangaiek merezimenduak alegatu eta frogatu beharko dituzte, behar bezala ordenatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.
5.4. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da epea. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
6. Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.
6.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen lehendakariak dagokion ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du, ohartaraziz hurrengo bost egun naturaleko epean izangaiek erreklamazioak egin eta akatsak zuzen ditzaketela.
6.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko lehendakariak lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
6.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.
6.4. Erreklamazioak egiteko epea amaituta eta horiek ebatzirik, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko lehendakariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadila aginduko du.
7. Epaimahaiaren osaera.
7.1. Honako hauek izanen dira lehiaketaren kalifikazio-epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburua: Anichu Agüera Angulo, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko zinegotzi ordezkaria.
Ordezkoa: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia.
Epaimahaikidea: Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatzekoa.
Ordezkoa: Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatzekoa.
Epaimahaikide idazkaria: M.ª Jesús Romanos López, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko idazkari ordezkaria.
Ordezko epaimahaikide idazkaria: Victor García Sánchez, Tuterako Udaleko kontu-hartzailea.
7.2. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.
7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.
7.4. Baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako jasotako arrazoiren bat, kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi, deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea egoera horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaiak aholkulari espezialistak biltzen ahal ditu lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikorako. Aholkulari horiek beren espezialitatean baizik ez dira ariko, eta horretan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
8. Merezimenduen kalifikazioa.
Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu, honako baremo honen arabera:
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.
b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu gehienez.
Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak aurreko bi apartatuei dagokienez alegatutako eta frogatutako merezimenduak.
Deialdiaren 5.3 oinarrian ezarritakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo kopia egiaztatuak erabiliz. Salbuespen bakarra administrazio publikoetan egindako zerbitzuak izanen dira, deialdia egin duen organoak zuzenean igorriko baitizkio frogagiriak epaimahaiari.
Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.
c) Txosten psikoteknikoa: 15 puntu gehienez.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak, egoki diren probak egin ondotik, txosten psikotekniko bat eginen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Horretan, baloratuko da norbera nola egokitzen zaien deialdiko lanpostuaren izaerari eta ezaugarriei. Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa loteslea izanen da kalifikazio-epaimahaiarentzat.
d) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa: 25 puntu gehienez. Baztertzailea da, eta gutxienez 12,50 puntu lortu behar dira gainditzeko.
Epaimahaiak ezarriko du izangaiek izanen duten denbora, bai eta probak egiteko behar den materiala ere, eta behar besteko aurrerapenaz iragarriko du egoitza elektronikoan, deialdiari dagokion aipamenean.
Lanpostuaren gaineko proba praktikoa gainditzen duten izangaien puntuazioa gehituko zaio lehiaketako apartatuetan lortutakoari, jakiteko zenbatekoa den guztira izangai bakoitzaren puntuazioa.
Lehiaketako elementuak baloratu ondoren, epaimahaiak Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan paratuko ditu parte-hartzaileen puntuazioak, deialdi honen aipamenean, eta bost eguneko epea emanen du, interesdunek alega dezaten beren eskubidearen arabera komeni zaiena, balorazio horri buruz.
Guztirako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, administrazio publikoetan antzinatasun handiena dutenen alde eginen da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile zaharrenari emanen zaio lehentasuna.
9. Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.
Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoan, epaimahaiak parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki-taulan eta www.tudela.es helbidean (dagokion deialdian, "enplegu publikoa" atalean) eta batzordeko lehendakariari igorriko dio lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, espediente osoarekin batera, behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.
Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren, epaimahaiak proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari, eskatzen den gutxieneko puntuazioa gainditu duten izangaiak izendatzeko, hain zuzen ere, deialdiko lanpostu kopurua betetzeko adina, barnean harturik aurreko paragrafoan aipatutako handitzearen ondoriozkoak, halakorik bada.
10. Esleitzea eta lanpostuaz jabetzea.
Batzordeko lehendakariak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.
Lanpostua esleitu zaien lehiatzaileek hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi ondotik, salbu eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen badu ebazpen horretan.
11. Aurkeztutako agiriak.
11.1. Izangaiek, baldin eta erreklamaziorik edo errekurtsorik paratzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte hala eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da. Epe hori hasiko da adjudikazioaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera.
11.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari, eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.
11.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.
12. Datu pertsonalak babestea.
Tuterako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, enplegu deialdiak kudeatzeko helburuz eta botere publikoak baliatuz erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez.
Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena, eta interesdunak eskabidea aurkeztean emaniko adostasuna.
Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira, eta Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean gordeko dira. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
Datu-hartzaileak: datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta Udalaren webgunean eta iragarki-tauletan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.
Eskubideak: jakinarazten dizugu badituzula datuetara irispidea izateko eskubidea, datu horiek zuzentzeko eskubidea, zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko eskubidea, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horiek erabiltzeko, Erregistro Orokorrera jo beharko duzu (Plaza Vieja 1, 31500 Tutera), edo egoitza elektronikora (sede.tudela.es). Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.
13. Errekurtsoak.
Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–ESKABIDEA
http://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/012_Local_Traslados_E.pdf
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA
a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.
1. Administrazio publikoetan deialdian eskatutako maila/talde bereko lanpostuetan egindako zerbitzuak, titulazio bera eskatu bada: 1,50 puntu urte bakoitzeko.
2. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, aurrekoak ez bezalako lanpostuetan: 0,37 puntu urte bakoitzeko.
Oharrak:
a) Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.
b) Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
c) Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
d) Gehienez 35 puntu emanen dira a) apartatu honetan.
b) Prestakuntza, irakasle eta ikerketa lana eta beste merezimendu batzuk.
1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu): 10 puntu, gehienez.
Oharrak:
a) Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, eskola-orduen zatikiak hainbanatu eginen dira.
b) Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.
c) Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.
d) Puntuazio berarekin baloratuko da parte hartzea Administrazioak agindutako edo baliozkotutako prestakuntza ekintzetan, nahiz eta erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak ez bete. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barrenean antolatutakoak.
e) Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitateaz kanpokoak.
2. Txostenak edo komunikazioak aurkeztea biltzarretan edo jardunaldietan, lan zientifikoak edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 3 puntu gehienez. Kalifikazio-epaimahaiak baloratuko du, kontuan hartuta lana edo jarduera bakarrik egin den edo taldeka, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, estatukoa edo nazioartekoa den ere.
3. Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: 2 puntu gehienez, kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharrekoak, haien iraupenaren arabera.
4. Titulu eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatutako mailakoak ez direnak: 4 puntu gehienez.
5. Doktore- edo lizentziatu-maila, deialdian eskatutako titulazioaren gainean: gehienez ere 2 puntu.
6. Epaimahaiak baloratu beharreko beste merezimendu batzuk: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako beka edo egonaldiak, edo parte hartzea kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan: 4 puntu gehienez.
Oharrak b) apartatu guztirako:
a) Apartatu honetan, merezimenduak baloratuko dira soilik baldin zerikusi zuzenik badute deialdiko lanpostuarekin.
b) Gehienez ere 25 puntu emanen dira b) apartatu honetan.
Tuteran, 2024ko azaroaren 5ean.–Zinegotzi ordezkaria, Anichu Agüera Angulo.
Iragarkiaren kodea: L2416148