1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2527/2024 EBAZPENA, 2024ko urriaren 31koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 12an emandako 898/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Ebazpen hori 81 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko apirilaren 22an.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko maiatzaren 24an emandako 1139/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen, 2024ko ekainaren 6an.
Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraztea.
Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.
Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen I. eranskin gisa dator atxikirik.
Bigarrena.–Onartutako izangaiek oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non egin behar duten adieraztea: 2025eko urtarrilaren 18an, 10:30ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Tuterako campuseko 2. areto nagusian.
Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.
Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.
Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urriaren 31n.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.
I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA ZERBITZUETAKO OFIZIAL IZATEKO LANPOSTU BAT (C MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2024KO APIRILAREN 12KO 898/2024 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–
AFONSO QUIÑONES, CARLOS MANUEL
ARBILLA CARASATORRE, ALAITZ
ARRAIZ GIL, JAVIER
ARRASTIO CALVO, DAVID
ARRETXEA CIAURRIZ, MIKEL
ARROYO OCHOA, RAQUEL
ASÚN SESMA, SOFÍA
ATXEGA ZALAKAIN, MAITE
AYALA MATEO, JOSE LUIS
AYESA FERNÁNDEZ, MARÍA ISABEL
AZCÁRATE ORMAECHEA, MARÍA LOURDES
BELOQUI RUIZ, CATALINA BEGOÑA
BRONTE LACUNZA, NATALIA
CASAREJOS SOTO, MARTA
CHUMILLAS DE LA VILLA, SILVIA
CIA JIMENEZ, IGNACIO
COLAS GORRICHO, RAQUEL
DIEGO DIEZ, MARIA BEGOÑA
ELÍA SÁNCHEZ, MÓNICA
ENCINAS MAEZTU, RAQUEL
ESPARZA GARRIDO, JORGE
FERNÁNDEZ ESPARZA, IÑAKI
FUENTES PÉREZ, XABIER
GARAYALDE RIPOLLES, MARÍA REYES
GARCÉS ASURMENDI, BEATRIZ
GARCÍA REDÍN, CHARO
GARCÍA REDÍN, BEATRIZ
GASTEARENA GARCIA, MIKEL
GOLDARACENA CATALÁN, IGNACIO
GÓMEZ ROCHEZ, CLAUDIA PATRICIA
GONZALEZ MARTIN, FERNANDO
GUERRERO ASPURZ, MARÍA ÁNGELES
GURPEGUI OLLOQUI, MÍRIAM
HERNANDEZ BARRANCO, HECTOR
HERNÁNDEZ RABAL, ANA ISABEL
IMÍZCOZ CAMPOS, LAURA
IRIARTE SOLA, MIKEL
ISUSI LOMAS, CARLOS
ITURRIA LARREGUI, JOSE MARIA
IZCUE VILLAVIEJA, ARITZ
JARAUTA GURRIA, JAVIER
JIMÉNEZ GORJÓN, MARÍA
JIMENO ARZA, MARIA
LARRAZA ANCHETA, AMAYA
LATASA VILLAR, JURA MARIA
LECUMBERRI BARRIOS, MARTA
LÓPEZ GONZÁLEZ, MARIA JOSEFA
LÓPEZ SÁNCHEZ, CARLOS JAVIER
MAGAÑA HUARTE, JOSÉ MANUEL
MALUMBRES MADRIGAL, LAURA
MARTÍNEZ BALLARIN, IVÁN
MARTINEZ CLAMENS, ALEXANDRA LEE
MARTÍNEZ ECHEVERRÍA, MARTA
MAYAYO RIBA, NATALIA
MOLINA PEREZ, JOAQUIN
MONTOYA RUIZ, JAIME IGNACIO
MUÑOZ SERRANO, MARÍA LOURDES
NAVARRO ROYO, JESUS
NAVARRO SÁNCHEZ, VANESA
OLLO GOROSQUIETA, ANE
ORTA MARTIARTU, SONIA
OTAEGUI AMILLANO, JON
PARMO PALACIOS, EVA MARIA
PENA HUALDE, NEREA
PEREZ IZQUIERDO, BERNARDO
PÉREZ VALLESPÍN, ÁLVARO
PERIANO IDOATE, LAURA
PLAZA LASHERAS, MARÍA ELENA
PRIMO HUARTE, PALOMA
RODRIGUEZ RODRIGUEZ, BEATRIZ
RUIZ ORTEGA, LAURA
SEVILLANO GIL, JAVIER
SOLA IBARRA, NOEMI
TELLÓN OYAREGUI, JAVIER
VALENCIA SAINZ DE BARANDA, JOSEBE MAITE
VARGAS GARCÍA, FERNANDO
VELASCO CARRION, ELENA
VELASCO ELIZALDE, CONCEPCIÓN
ZALGUIZURI BARACE, IDOIA
ZAPATA FERNÁNDEZ, IÑIGO
Baztertuak:
Parte hartzeko eskubidea ematen duen tasa ez ordaintzeagatik, edo ordainketaren salbuespena ez egiaztatzeagatik.
EL ZAITOUNI, ZAKARIAE
–Igoera-txanda.
Onartuak: inor ez.
Baztertuak: inor ez.
II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA
–Epaimahaiburua: Santiago Álvarez Folgueras, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezko epaimahaiburua: Fernando Falces Chueca, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren Unitateko zerbitzuen arduraduna.
–Epaimahaikidea: Concepción Casado Redín, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitatearen Arreta Ataleko burua.
Ordezko epaimahaikidea: Ana Luisa Enrique Ruiz, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren Unitateko zerbitzuen arduraduna.
–Epaimahaikidea: Ana Isabel Martínez Abadía, Nafarroako Gobernuko administraria.
Ordezko epaimahaikidea: Juan Luis de Pedro Rodrigo, Nafarroako Gobernuko administraria.
–Epaimahaikidea: Rosa María Sagastibelza Glaría, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Zerbitzuko zerbitzuetako ofiziala.
Ordezko epaimahaikidea: Amaia Sandua Domblas, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko zerbitzuetako ofiziala.
–Epaimahaikide idazkaria: Ana María Arana Loperena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.
Ordezko epaimahaikide idazkaria: María Ascensión Zabalza Irigoyen, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.
Iragarkiaren kodea: F2416024