1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
4014/2024 EBAZPENA, urriaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 2632/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2024ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 5ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 3452/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren14koan.
Zerrenda horren kontra erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.
2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2024ko urriaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
ERANSKINA.–PSIKOLOGOEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
Onartuak:
ARANGUREN RUIZ, ROSA MARIA
ASTIZ MONTERO, ANGEL MARIA
BRUN VALENCIA, MAYTE
CABODEVILLA JIMENEZ, MARIA CAMINO
CELORRIO NAVARRO, MARIA
MANZANO GUTIERREZ, RAUL
OJER IBIRICU, MARIA JESUS
PUEYO MENDIVIL, MARIA NIEVES
RIVERA ESCRIBANO, MARIA CARMEN
Baztertuak:
–Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:
SERRANO DOMINGUEZ, SILVIA
–Deialdiko 3.1.d) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:
CASQUERO LEON, MARIA PILAR
Iragarkiaren kodea: F2415674