233. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko urriaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egon da kontzeju honen bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta kontzeju honen ediktu-taulan eta web-orrian, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter zezaten eta egoki iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), hara igortzen baitu 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsiko da.

Tebasen, 2024ko urriaren 30ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2415929