233. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Azaroaren 5eko 475/2024 Ebazpenaren bidez, alkate udalburuak Elena Navarro Encina zinegotziaren esku utzi du 2024ko azaroaren 16an ospatzekoa den ezkontza zibila egiteko ahalmena.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

San Adrianen, 2024ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2416061