233. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Olexoako Udalak, 2024ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea).

Olexoan, 2024ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Andoni Izarra Eraso.

Iragarkiaren kodea: L2416018