2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da Odietako Udalaren 2025eko ekitaldiko plantilla organikoa, zeina beherago azaltzen baita; hori guztia, aintzat hartuz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedaturik dagoena (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Odietako Udalak 2024ko irailaren 24ko osoko bilkuran hartu zuen hasiera batez onesteko erabakia, eta hura argitaratu zen 2024ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 7an. Inork ez dio alegaziorik aurkeztu espedienteari.
Erripan (Odieta), 2024ko urriaren 30ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
PLANTILLA ORGANIKOA
Funtzionarioak
Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Osagarriak: %35 (lanpostukoa). Administrazio-egoera: hutsik. Baldintzak: batasunean Ultzamako Udalarekin, hura baita batasuneko burua.
Lan-kontratudun finkoak
Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Osagarriak: mailakoa: %12; lanpostukoa: %23. Administrazio-egoera: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea (B2 maila). Lanaldi partziala, %81,82.
IZENEN ZERRENDA
Lan-kontratudun finkoak
Deiturak eta izena: Irure Ibero, Itziar. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (egonkortzea). Zerbitzu aitortuak: 2011ko martxoaren 16a. Administrazio-egoera: jardunean.
Iragarkiaren kodea: L2416062