2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NABASKOZE
Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Iragartzen da bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen da horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik daudenek beren eskabideak aurkez ditzaten udal idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute betetzen dituztela erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak. Hori dena, bete dadin Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatutakoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoa.
Nabaskozen, 2024ko urriaren 24an.–Alkatea, Cruz Moriones Uriz.
Iragarkiaren kodea: L2416010