233. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2024ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Espedientea ikusgai egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsiko da.

Melidan, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L2415842