2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Udal-mugarte honetako bake epaile titularraren izendapenaren aldia bukatzear dagoenez, hogei egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Udaleko erregistro orokorrean eskabidea aurkez dezaten interesa dutenek bake epailearen kargua betetzeko edo bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik. Hori guztia, bete dadin Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatutakoa.
Basaburuan, 2024ko urriaren 31n.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2415931