2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2024ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, 2024ko plantilla organikoaren aldaketa onetsi zuen hasiera batean.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da jendaurrean, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean; epe horretan, interesdunek aukera izanen dute espedientea aztertzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko. Hori dena, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Ablitasen, 2024ko azaroaren 6an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2416134