Iragarkia
233. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 18a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2394/2024 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Gobernu Kontseiluak 2024ko urriaren 15ean hartutako erabaki hau argitaratzeko agintzen da: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen Lan Publikoaren Eskaintza onesten duena".
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Gobernu Kontseiluak 2024ko urriaren 15ean hartutako erabaki bat argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen Lan Publikoaren Eskaintza onetsi da.
"ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN 2024. URTEKO LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONESTEN DUENA
Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legeak (aurrekontu orokorrak 2024. urterako luzatu dira), 20. artikuluan, administrazio eta erakunde publikoen lan publikoaren eskaintzak arautzen ditu, eta aditzera ematen du ezen, unibertsitate publikoei dagokienez, langileen birjarpen tasa hauen bidez artikulatuko direla eskaintzak:
–Tasa orokor bat, %120koa lehentasunezko sektoreetan, hala nola unibertsitate publikoetan.
–Tasa espezifiko bat, zeina, aipatutako legearen 20. artikuluaren Bi.4 apartatuan ezarritakoaren arabera, administrazio bakoitzak baimentzen ahalko baitu, salbuespen gisa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako helburua betetzeko, alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea bere arloetako bakoitzean, betiere justifikatua baldin badago eduki beharreko urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera.
20. artikuluaren Hiru apartatuak birjarpen tasa orokorra aplikatzeko arauak ezartzen ditu, eta adierazten du, besteak beste, unibertsitateko katedradunen kidegoan sartzeko barne igoerako bidezko prozesuen ondorioz gertatzen direnak nola zenbatuko diren baja gisa, eta unibertsitateko irakaskidego batean sartzearen ondorioz hutsik gelditzen diren kontratupeko irakasle doktoreen lanpostuak hurrengo ekitaldiko birjarpen tasan sartzen ahal direla.
Halaber, 20. artikuluaren Bi.3.I) apartatuak %120ko birjarpen tasa ezartzen du unibertsitateko katedradunen, unibertsitateko irakasle titularren eta unibertsitateko kontratupeko irakasle doktoreen irakaskidegoetako lanpostuetarako. Muga horren barnean, unibertsitate bakoitzak, gutxienez, eskaintzen diren lanpostuen %15 gorde behar du Ramón y Cajal programan I3 ziurtagiria eskuratu duten ikertzaile doktoreentzat, bakoitzari dagokion kategorian. Erreserba horretan aurreikusitako lanpostu guztiak erabiltzen ez badira, horiek Espainiako edo nazioarteko bikaintasun programetan diharduten beste ikertzaile batzuei eskaintzen ahalko zaizkie, betiere I3 ziurtagiria eskuratu badute.
Dena den, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoren 71.1.c) artikuluaren arabera, aipatu erreserba Ikerketa Jarduera Sartzea eta Areagotzea Sustatzeko Programako (I3) ebaluazioa gainditu duten edo ikertzaile finkatuaren ziurtagiria (R3) lortu duten ikertzaile doktoreentzat gordeko da, eta urte horretako txanda irekiko deialdi arruntari gehitzen ahalko zaizkio erreserbaren xede diren eta hutsik gelditzen diren lanpostuak.
Bestalde, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 71. artikuluak 2. apartatuan ezartzen du unibertsitateek barne igoerako programak ezarriko dituztela, hornituak badaude beren aurrekontuko gastuen egoeran, goragoko kategorietara igaro daitezen unibertsitateko irakasle titularrak eta irakasle kontratatu iraunkorrak. Programa horiek ez dute izanen urte horretan bertan irakaskidegoetan txanda irekiaren bidez sartzeko lan publikoaren eskaintzak eta irakasle kontratatu iraunkorrenak baino lanpostu kopuru handiagoa. Lanpostu horiek ez dira kontatzen birjarpen tasa kalkulatzerakoan, bat etorriz 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Hiru artikuluan ezarritakoarekin.
Orain arte adierazitakoaren arabera, eta 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Hiru artikuluan birjarpen tasa orokorra kalkulatzeko ezarritako irizpideak aplikatu ondoren, 37 lanpostu atera dira 2024ko ekitaldirako, eta, aipatu bezala %120 aplikatu behar denez, osotara 44 izanen dira.
Kopuru horren barnean, %15 gordeko da Ikerketa Jarduera Sartzea eta Areagotzea Sustatzeko Programako (I3) ebaluazioa gainditu duten edo ikertzaile finkatuaren ziurtagiria (R3) lortu duten ikertzaile doktoreentzat, dagokien kategorian sar daitezen. Osotara 7 lanpostu dira.
Era berean, CRUEk emandako gomendioei jarraikiz, bi lanpostu gordetzen dira %33ko edo handik gorako desgaitasun aitortua dutenentzat.
Lanpostuak txanda irekian eskaintzeko aukerari dagokionez, txanda irekiko lan publikoaren eskaintzako lanpostuen kopurua gainditu gabe, bidezkotzat jotzen da aurten unibertsitateko katedradunen kidegoko 15 lanpostu gehitzea bide horretatik bete daitezen.
Bestalde, dagoeneko adierazi denez, aipatutako legearen 20. artikuluaren Bi.4 apartatuan ezarritakoaren arabera, administrazio bakoitzak tasa espezifiko bat baimentzen ahalko du, salbuespen gisa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako helburua betetzeko, alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea bere arloetako bakoitzean, betiere justifikatua baldin badago eduki beharreko urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera.
Aurreikuspen horrek bat egiten du Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak (LOSU) ezarritakoarekin, lege horren bosgarren xedapen iragankorrean adierazten baita unibertsitateek egonkortzeko prozesuak eginen dituztela kontratupeko bitarteko irakasle doktoreen lanpostuak (2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen araberakoak) irakasle kontratatu iraunkor izatera igarotzeko, eta, adierazi ondoren unibertsitateek lehiaketak eginen dituztela kontratupeko irakasle doktoreak unibertsitateko irakasle titularren lanpostuetara sartzeko (betiere unibertsitateko irakasle titularrari dagokion akreditazioa lortu badute), esaten du xedapen hori bera kontratupeko bitarteko irakasle doktoreei ere aplikatzen ahalko zaiela.
Irakasleak egonkortzearen bidez enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko prozesuarekin jarraitzeko, eta aipatutako tasa espezifikoa aplikatu ondoren, honako lanpostu hauek sartu dira lan publikoaren eskaintzan: kontratupeko doktore izateko lanpostu bat, egonkortu beharrekoa, irakasle kontratatu iraunkorren kategorietan aurretik eskaini ezin izan zena eta egun bitarteko gisa beteta dagoen bakarra dena; eta unibertsitateko titular izateko lanpostu bat eta irakasle kontratatu iraunkor izateko 9 lanpostu, beharrezkoak direnak irakasle laguntzaile doktoreen lanpostuak egonkortzeko –lanpostu horiek akreditazio nahikoa dute, baina kontratua amaitzen zaie, eta ezin dira luzatu LOSUren bosgarren xedapen iragankorraren bidez–.
Horrenbestez, beharrezkoa da dagokion erakunde publikoak, kasu honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoak, urte anitzeko plangintzarako tresna bat izatea. Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzak egin du tresna hori, eta erabaki honen bidez onesten da (eranskin gisa erantsi da).
Irakasle eta Ikertzaileen Batzordeari eta Kontratupeko Irakasleen Enpresa Batzordeari honen berri eman eta gero.
Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposaturik eta Batzorde Akademikoak aldeko txostena eman duenez, honako hau da Gobernu Kontseiluak 2024ko urriaren 15ean egindako bileran hartu duen:
ERABAKIA:
Lehena.–Lan Publikoaren Eskaintza onestea.
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan eta 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko (2024. urterako luzatuko dira) 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onetsi egin da Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2024. urteko Lan Publikoaren Eskaintza.
Bigarrena.–Birjarpen tasa orokorrari dagozkion lanpostuak.
Birjarpen tasa orokorra aplikatu ondoren, hau da 2024. urtean txanda irekian eskaintzen diren irakasle eta ikertzaileentzako lanpostuen kopurua.
I.–Irakasle eta ikertzaile funtzionarioak.
KIDEGOA | TALDEA | LANPOSTUAK GUZTIRA |
Unibertsitateko titularra | A1 | 44 (*) |
(*) Lanpostu horietako zazpi I3 ziurtagiria eskuratu duten ikertzaile doktoreentzat gorderik daude, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko (2024. urterako luzatuko dira) 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.3.I) artikuluan jasotakoari jarraikiz, edo, erreserba hori erabiltzen ez bada, Espainiako edo nazioarteko bikaintasun programetako beste ikertzaile batzuentzat, hauek ere I3 ziurtagiria eskuratu badute. | ||
Hirugarrena.–Barne igoerako lanpostuak.
Unibertsitateko katedradunen kidegoan 2024. urterako barne igoeran eskaintzen den lanpostu kopurua hau da:
KIDEGOA | TALDEA | LANPOSTUAK GUZTIRA |
Unibertsitateko katedraduna | A1 | 15 (*) |
(*) Lanpostuetako bat desgaitasunen bat dutenentzat erreserbatzen da, desgaitasunen bat dutenen eskubideei eta haiek gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 4. artikuluko 2. apartatuan halakotzat definitutakoari jarraikiz (2013ko azaroaren 29ko Legegintzako 1/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsitako legea). | ||
Laugarrena.–Egonkortze tasa espezifikoari dagozkion lanpostuak.
2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko (2024. urterako luzatuko dira) 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.4 artikuluan ezarritako egonkortze tasa espezifikoa aplikatu ondoren, hau da txanda irekian eskaintzen diren irakasle eta ikertzaileentzako lanpostuen kopurua:
KIDEGOA | TALDEA | LANPOSTUAK GUZTIRA |
Unibertsitateko titularra | A1 | 1 |
Irakasle kontratatu iraunkorra | 9 (*) | |
(*) Lanpostuetako bat desgaitasunen bat dutenentzat erreserbatzen da, desgaitasunen bat dutenen eskubideei eta haiek gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 4. artikuluko 2. apartatuan halakotzat definitutakoari jarraikiz (2013ko azaroaren 29ko Legegintzako 1/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsitako legea). | ||
Sartutako lanpostuak erabaki honen I. eranskinean adierazitakoak dira.
Bosgarrena.–Urte anitzeko plana.
Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzak egindako urte anitzeko plana onesten da, eta erabaki honen II. eranskin gisa gehitu da.
Urte anitzeko plangintzarako tresna horrek justifikatu egiten du tasa berezi bat onestea enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako egonkortasun helburua lortzeko, Estatuko 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen 20.Bi.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Seigarrena.–Hautaketa-prozesuak.
Lan Eskaintza honen ondoriozko hautaprobak arautzen dituzten oinarri espezifikoak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratu behar dira hiru urteko epean, lan eskaintza hau argitaratzen den egunetik aurrera, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluaren 1. apartatuan ezarritakoarekin bat.
Zazpigarrena.–Hedapena.
Erabaki hau helaraztea Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Zortzigarrena.–Errekurtsoak.
Erabaki honen kontra zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat".
Iruñean, 2024ko urriaren 15ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
I. ERANSKINA.–LANPOSTUEN XEHETASUNA
Unibertsitateko irakasle titular izateko lanpostuak
–Lanpostu zenbakia: 6105.
- Kidegoa: unibertsitateko titularra.
- Saila: Soziologia eta Gizarte Lana.
- Jakintza-arloa: Zientzia Politikoa eta Administrazioarena.
Irakasle kontratatu iraunkor izateko lanpostuak
–Lanpostu zenbakia: 6079.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Osasun Zientziak.
- Jakintza-arloa: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia.
–Lanpostu zenbakia: 6081.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
- Jakintza-arloa: Antzinatearen Historia.
–Lanpostu zenbakia: 6098.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
- Jakintza-arloa: Gizarte Zientzien Didaktika.
–Lanpostu zenbakia: 6102.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura.
- Jakintza-arloa: Elikagaien Teknologia.
–Lanpostu zenbakia: 6114.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
- Jakintza-arloa: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa.
–Lanpostu zenbakia: 6117.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Zuzenbidea.
- Jakintza-arloa: Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak.
- Hizkuntza-gaitasuna: ingelesa.
–Lanpostu zenbakia: 6118.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Zuzenbidea.
- Jakintza-arloa: Nazioarteko Zuzenbide Pribatua.
- Hizkuntza-gaitasuna: ingelesa.
–Lanpostu zenbakia: 6127.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Soziologia eta Gizarte Lana.
- Jakintza-arloa: Filosofia.
–Lanpostu zenbakia: 3937.
- Kategoria: irakasle kontratatu iraunkorra.
- Saila: Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura.
- Jakintza-arloa: Nutrizioa eta Bromatologia.
II. ERANSKINA.–NUPEKO IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN EGITURAZKO LANPOSTUEN BEHIN-BEHINEKOTASUNAREN ANALISIA. 2024KO LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
–Sarrera.
Dokumentu honen helburua da tasa espezifiko bat onesteko aukera justifikatzea 20/2021 Legean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzkoan, ezarritako helburua betetzeko (2021eko abenduaren 28koa): enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea bere arloetako bakoitzean, betiere justifikatua baldin badago eduki beharreko urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera. Dokumentu honetan aurkezten da, hain zuzen ere, urte anitzeko plangintza-tresna hori.
Tasa espezifiko hori Estatuaren 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legearen 20. artikuluan dago jasoa, modu ez-ohikoan (2022ko abenduaren 23koa). 2024rako aurrekontuak onetsi gabe daudenez, NUPek erabaki du 20. artikuluan jasotako agindu guztiak baliozkoak direla eta 2024ko lan publikoaren eskaintzan (LPE) aplikatu beharrekoak direla, bai txanda irekiko LPEari bai tasa espezifikoari dagokienez.
Hortaz, dokumentu honek urte anitzeko plangintza-tresna hori izan nahi du –zeina Legeak eskatzen baitu–, 2023an egindakoaren jarraipen gisa.
–Abiapuntuko egoera.
Abiapuntuko egoera nolakoa den jakiteko, 2023an aurkeztutako plana aipatu beharra dago (2023ko azaroaren 30ean Gobernu Kontseiluak onetsia eta I. eranskinean jasoa), zeren eta 2024an zenbait neurri hartu behar zirela baitzion NUPeko behin-behineko lanpostuen tasa murrizteko. Zehazki, hiru neurri hauek dira hartu beharrekoak:
1. 2023ko txanda libreko lan publikoaren eskaintza egitea.
2. Egonkortzeko 2023ko lan publikoaren eskaintza egitea.
3. Irakasle elkartuak egonkortzeko prozesua egitea.
Segidan, plan horretan proposatutako neurriei buruzko xehetasunak ematen dira, eta zenbateraino dauden gauzatuak 2024ko irailean.
1.–2023ko txanda libreko lan publikoaren eskaintza egitea.
2023ko LPEan, unibertsitateko titular izateko (UT) 32 lanpostu onetsi ziren:
a) Haietatik 5 lanpostu erreserbatuak daude I3 ziurtagiria lortu duten ikertzaile doktoreentzat edo, erreserba hori erabiltzen ez bada, Espainiako edo nazioarteko bikaintasun programetako beste ikertzaile batzuentzat, horiek ere I3 ziurtagiria eskuratu badute –20. Bi.3.I artikuluan adierazi bezala–.
b) Beste lanpostu bat desgaitasunen bat dutenentzat dago erreserbatua.
Horretaz gainera, unibertsitateko titularrak unibertsitateko katedradun (UK) izatera pasatzeko promozioko 15 lanpostu onetsi ziren 2023ko LPEan. Lanpostu horiek ez dira kontuan hartzen behin-behineko lanpostuen tasa kalkulatzeko, irakaskidegoen barreneko promozioak baitira, baina analisi hau osatua egon dadin jaso dira dokumentu honetan.
–2024ko apirilaren 3an NUPek onetsitako ebazpen baten bidez, lehiaketak egin dira tasa horretako lanpostu gehienak betetzeko.
Zehazki:
- Burutuak daude UT izateko 5 lanposturen lehiaketak, %15eko erreserbaren parte direnak.
- Burutua dago UT izateko lanpostu baten lehiaketa, desgaitasunen bat dutenentzat erreserbatua.
- Burutua dago UT izateko 23 lanposturen lehiaketa, txanda irekikoa.
Deitu ez diren lanpostuak (UT izateko 3 lanpostu) 2024ko LPEkoei gehituko zaizkie.
Lan publikoaren eskaintza arrunteko lanpostuak ez ziren ageri 2023ko Planean behin-behinekoen tasa murrizteko baliabide gisa, zeren eta NUPeko Irakasleen Politikaren arabera lanpostu horietako gehienak talentua atxikitzeko baliatzen baitira eta NUPeko irakasleek –eta gehienak ez dira behin-behinekoak izaten– eskuratzen baitituzte lehiaketa bidez.
2.–Egonkortzeko 2023ko lan publikoaren eskaintza egitea.
LPE horretan, hau zegoen jasoa:
–Unibertsitateko titular izateko 19 lanpostu. Kontratupeko irakasle doktoreen (KID) 19 lanpostu huts dira, kontratupeko bitarteko irakasle doktoreen (KBID) behin-behineko kontratuen bidez beteak. Bosgarren xedapen iragankorrari jarraikiz, haien atxikipena mantentzea proposatzen da, eta unibertsitateko titular bihurtzea.
- 2024ko apirilaren 3an NUPek onetsitako ebazpen baten bidez, lehiaketak egin dira lanpostu horietako 16 betetzeko. Burutua dago lehiaketa. Oraindik egiteke daude: unibertsitateko titular izateko 3 lanposturen lehiaketak (aurreikuspenen arabera, 2024a bukatu baino lehen deituko dira).
–Irakasle kontratatu iraunkor (IKI) izateko 52 lanpostu. Kontratupeko bitarteko irakasle doktoreen (KBID) behin-behineko kontratuen bidez betetako 52 lanpostu dira, eta ez dute gastua areagotzen.
- 2009/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko abuztuaren 27koa), lehiaketak egin dira irakasle kontratatu iraunkor izateko 52 lanpostu horiek betetzeko. Orain, ebazpen fasean dago prozesua.
–Unibertsitateko titular izateko 4 lanpostu. Unibertsitateko titularren (UT) 3 lanpostu huts dira, irakaskuntzarako ordezko irakasleen (IOI) behin-behineko kontratuen bidez beteak.
- 2024ko apirilaren 3an NUPek onetsitako ebazpen baten bidez, lehiaketak egin dira lanpostu horietako 1 betetzeko. Burutua dago lehiaketa. Oraindik egiteke daude unibertsitateko titular izateko 3 lanposturen lehiaketak (aurreikuspenen arabera, 2024a bukatu baino lehen deituko da bat, eta 2025eko lehen hiruhilekoan beste biak).
–Irakasle kontratatu iraunkor izateko 9 lanpostu 9 lanpostu huts dira, irakaskuntzarako ordezko irakasleen (IOI) behin-behineko kontratuen bidez beteak, eta irakasle kontratatu iraunkorren lanpostu huts bihurtuko dira.
- 2009/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko abuztuaren 27koa), lehiaketak egin dira lanpostu horietako 7 betetzeko. Orain, ebazpen fasean dago prozesua. Oraindik egiteke daude irakasle kontratatu iraunkor izateko 2 lanposturen lehiaketak (aurreikuspenen arabera, 2025eko lehen hiruhilekoan deituko dira).
–Irakasle kontratatu iraunkor izateko 4 lanpostu, kontratua 2023an eta 2024an bukatzen zaien laguntzaile doktoreen lanpostuak egonkortzeko.
- 921/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko apirilaren 17koa), lehiaketak egin dira lanpostu horietako 3 betetzeko. Burutuak daude lehiaketak. Oraindik egiteke daudenak: irakasle kontratatu iraunkor izateko 1 lanpostu.
- 2009/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko abuztuaren 27koa), lehiaketa egin da lanpostu horietako 1 betetzeko.
Lanpostu iraunkorretarako deialdiei dagokienez, lehiaketak egin dira unibertsitateko katedradun izateko 10 lanpostu, mugikortasuneko katedradun izateko lanpostu 1 eta mugikortasuneko titular izateko lanpostu 1 betetzeko. Nahiz eta lanpostu horiek ez diren kontuan hartzen behin-behinekotasuna murrizteko baliabide gisa, analisi hau osatua egon dadin jaso dira dokumentu honetan.
3.–Irakasle elkartuak egonkortzeko prozesua.
1/2024 Legeak (2024ko ekainaren 7koa) aukera ematen zuen irakasle elkartuen lanpostuak geroago egonkortzeko, baina NUPek erabaki zuen –onetsitako planean adierazi bezala– prozesuan aurrera egitea eta bi gauza egitea aldi berean: batetik, irakasle elkartuen lanpostuak egonkortzeko LOSUn adierazitako prozesua eta, bestetik, ordezko irakasleen figura sortzen hastea, ordura arte ez baitzegoen halakorik NUPen.
–2566/2023 Ebazpenaren bidez, irakasle ordezkoen lan poltsak sortzeko deialdiak egin dira. Zehazki, ordezko irakasleen 40 (39+1) lan poltsa sortu ditu NUPek. Burutua dago lan poltsak sortzeko prozesua, eta 2024-2025 ikasturtean hasi dira ordezko lehenbiziko irakasleak lanean. Gaur den egunean, ordezko 202 irakasle ari dira lanean, eta, guztira, 718 h/aste-ko irakaskuntza-ahalmena dute.
–1016/2024 Ebazpenaren bidez, irakasle elkartuen lanpostuak egonkortzeko prozesua egin da. Zehazki, irakasle elkartuen 305 lanpostu egonkortzeko deialdiak egin dira, eta, guztira, 1.496 h/aste-ko irakaskuntza-ahalmena dute.
NUPen oraindik badira LOU legepean kontratua luzatu zaien irakasle elkartu batzuk Osasun Zientzien Sailean: osasun laguntzako irakasle elkartu bihurtuko dira 2024-2025 ikasturtean (Osasunari buruzko 14/1986ko Lege Orokorrean dago jasoa). NUPek baditu dagoeneko osasun laguntzako 15 irakasle elkartu, eta ikasturte honetan bihurtu nahi ditu gainerakoak (~100) osasun laguntzako irakasle elkartu. Nolanahi ere, irakasle horiek ez dira kontuan hartzen behin-behineko lanpostuen tasa kalkulatzeko.
NUPek gauzatuak ditu, beraz, 2023ko urte anitzeko plangintzan jasotako baliabideak.
Horrenbestez, hau da egoera:
1. eta 2. baliabideei dagokionez (2023ko txanda libreko lan publikoaren eskaintza eta egonkortzeko 2023ko lan publikoaren eskaintza), bete da haien helburua, eta azkeneko deialdiak ebatzi ondoren erdietsia egonen da egonkortze tasa espezifikoa, kenduta unibertsitateko titular izateko 6 lanpostu eta irakasle kontratatu iraunkor izateko 2 lanpostu, zeinak datozen hilabeteetan deituko baitira segur aski.
3. baliabidearen dagokionez (irakasle elkartuak egonkortzea), partzialki bete da helburua, irakasle elkartuen lanpostu gehiago egonkortzea espero baitzuen NUPek.
Egia da LOSUk eta haren ondoriozko ekintzek (María Goyri) apustu argia egin zutela laguntzaile doktoreen figurarekin ordeztu zedin irakasle elkartuen irakaskuntza-ahalmenaren txikitzea (4 h/aste gehienez). NUPek ere figura horren alde egin du, eta laguntzaile doktoreen kopurua handitu du, baina oraindik ez direnez sinatu plan horiek finantzatzeko hitzarmenak, laguntzaile doktore batzuk baizik ez dira hasi lanean. Horren ondorio izan liteke, gainera, ordezko irakasle asko egotea, baina uste hutsa besterik ez da bi zirkunstantzia horien arteko erlazioa. Oro har, uste dugu hasieran uste zena baino egonkortze tasa txikiagoa izan dela sailek egindako analisiaren emaitza, eta ordezko irakaslearen figura maximizatzeko joera egon dela.
Aipatu berri ditugun baliabideez gain, lanpostuak betetzeko lehiaketa arruntak egiten segitu du NUPek, eta laguntzaile doktoreen, irakasle elkartuen (LOSU) eta osasun laguntzako irakasle elkartuen lanpostu batzuetarako lehiaketak egin ditu.
–NUPen egiturazko jarduera eta behin-behinekotasuna.
Atal honetan, NUPen behin-behineko lanpostuen tasa kalkulatu da, eta, horretarako, 2024ko iraileko egoera eta aurreikusitako lehiaketak bukatu ondorengoa hartu da kontuan. Gorago azaldutako neurriak hartu arren, NUPek ezin du ziurtatu %8tik beherako tasa lortuko duenik ordezko irakasleen kopurua dela-eta.
Analisia egiteko, NUPen egiturazko jarduera kalkulatu da 2023-2024 ikasturteko Irakaskuntza Antolatzeko Planaren (IAP) 3. fasean oinarrituz. Honako taula hau da abiapuntua:
KATEGORIA | IRAKASKUNTZAAHALMENA | IRAKASLEEN | IKERKETAKO | EGITURAZKO | EGITURAZKOA | GUZTIRA |
01-Unib. irakaskid. | 3215,00 | 2089,44 | 658,47 | 2747,91 | 499,41 | 3247,32 |
02-KD-IKI | 560,00 | 384,60 | 74,57 | 459,17 | 91,87 | 551,04 |
03-Bitartekoak | 608,00 | 434,72 | 69,32 | 504,04 | 74,83 | 578,87 |
04-IOI | 130,00 | 84,97 | 2,25 | 87,22 | 12,23 | 99,45 |
05-Lag. dok. | 570,00 | 471,16 | 14,50 | 485,66 | 25,66 | 511,32 |
06-LOU lag. | 0,00 | 16,51 | 0,00 | 16,51 | 0,00 | 16,51 |
07-Elkartuak | 2481,00 | 2128,52 | 0,00 | 2128,52 | 15,68 | 2144,20 |
08-Ikertzaileak | 0,00 | 29,66 | 0,00 | 29,66 | 0,00 | 29,66 |
09-Zerb. eginkiz. | 16,00 | 8,43 | 0,00 | 8,43 | 2,50 | 10,93 |
10-Irak. bisit. | 36,00 | 8,30 | 0,00 | 8,30 | 0,00 | 8,30 |
11-Sailkatu gabe | 8,00 | 56,00 | 1,00 | 57,00 | 3,20 | 60,20 |
Guztira | 7624,00 | 5712,30 | 820,11 | 6532,42 | 725,38 | 7257,80 |
Taula honetan, 2023-2024 ikasturteko plantilla ageri da, hau da, ez daude islatuak behin-behinekotasuna murrizteko baliabideen emaitza gehienak.
Kontuan har dezagun txanda libreko LPEko lanpostu gehienak kontratupeko irakasle doktoreak unibertsitateko titular bihurtzeko erabili direla (1. baliabidea) eta, bestetik, egonkortzeko LPEari esker kontratupeko bitarteko irakasle doktore eta irakaskuntzarako ordezko irakasle guztien lanpostuak kendu direla (kontratupeko bitarteko irakasle doktore 1 izan ezik, ezin izan baikenuen sartu 2023ko LPEan). Beraz, esan genezake hori guztia islatuz gero, taula desberdina izanen litzatekeela, hau da, behin-behineko langile bakarrak ordezko irakasleak izanen liratekeela, eta lehenago ordezko irakasle lanak egiten zituzten irakasle elkartuak ordeztu dituztela horietako gehienek.
Ikuspegi kuantitatibotik aztertuz gero, ohartuko gara 2023-2024 ikasturtearen bukaeran irakasle elkartuen irakaskuntza-ahalmena 2481 h/aste zela gutxi gorabehera. Langile horiek kategoria hauetan daude orain sartuak: LOSUko irakasle elkartuen 1496 h/aste egonkortu dira, eta gainerako 718 h/aste-ak LOSUko ordezko irakasleei esleitu zaizkie. Horri osasun laguntzako irakasle elkartuen irakaskuntza-ahalmena gehitu behar zaio: LOUren arabera kontratua berritu zaienena (177 h/aste) eta osasun laguntzakoena (177 h/aste). Guztira, beraz, 2427 h/aste dira.
LOSUk agindutakoa betetzeko eta irakasle elkartuen irakaskuntza-ahalmena txikitzeagatiko orduak ematearren, laguntzaile doktore izateko deialdiak egin ditugu aurreko ikasturtean, baina ez gara iritsi sinatzeke dagoen María Goyri hitzarmenak eskatzen duen kopurura. Horretaz bestalde, aintzat hartu behar da irakasle elkartuen eta ordezkoen behin-behineko lanpostuen tasa altua zuela abiapuntu NUPek, eta denbora dezente beharko dela hori murrizteko. Azkenik, nabarmentzekoa da NUPen jarduera asko handitu dela, eta neurri batean horregatik handitu behar izan duela, segur aski, irakaskuntza-ahalmena eta kontratatu behar izan dituela laguntzaile doktoreak eta ordezko irakasleak.
Hona 2022-2023 ikasturteko eranskinean jasotako datuak:
KATEGORIA | IRAKASKUNTZAKO | IKERKETAKO | EGITURAZKO | EGITURAZKOA | GUZTIRA |
Guztira | 5544,39 | 763,59 | 6307,98 | 641,85 | 6949,83 |
Hona 2023-2024 ikasturteko Irakaskuntza Antolatzeko Planaren (IAP) 3. faseko datuak:
KATEGORIA | IRAKASKUNTZAKO | IKERKETAKO | EGITURAZKO | EGITURAZKOA | GUZTIRA |
Guztira | 5712,09 | 820,11 | 6532,42 | 725,38 | 7257,80 |
Behin-behinekotasun zenbatekoa den kalkulatzeko eta orain arteko mekanikari jarraikiz, ordezko irakasleek zenbateko egiturazko jarduera egiten duten kalkulatu beharko genuke. 2023-2024 ikasturte bukaerako datuetan oinarrituta, irakasle elkartuen ordu bakoitzeko egindako egiturazko jardueraren portzentajea kalkula dezakegu: 2128,52 / 2481 = 0,86. Horrek esan nahi du irakasle elkartuen h/aste bakoitzeko 0,85 h/aste-ko egiturazko jarduera egiten dela.
Orain, estrapola dezagun kalkulu hori gaur egungo egoerara; zenbakiek diote ordezko irakasleen 718 h/aste-ek 616 h/aste-ko egiturazko jarduera egiten dutela, hau da, behin-behineko jardueraren %9,4. Horri kontratupeko bitarteko irakasle doktore baten lanpostua gehitu behar zaio, ez baitugu kalkuluan sartu.
–Ondorioak.
Aurreko txosteneko aurreikuspenen arabera (eranskina), behin-behinekotasun tasa %8 baino txikiagoa izan behar zen 2024an. Datuak ikusita tasa nabarmen murriztu bada ere, ez da lortu %8ko helburua. NUPek, alde batetik, ordezko irakasle gutxiago izan behar ditu, eta, bestetik, behin-behinekotasuna areagotuko ez duten ekintzak egin. Horregatik:
–NUPek espero du María Goyri hitzarmena sinatzeak aukera emanen duela laguntzaile doktoreak sartzeko, eta laguntzaile doktore horiek betetzen dituzten orduak baliagarriak izanen direla ordezko irakasleen orduak murrizteko, behin-behinekotasuna %8tik behera jaisteko behar den portzentajean.
–Egonkortze tasa espezifiko berri bat proposatu da (2023ko LPEkoa baino nabarmen txikiagoa). Helburua da tasa horri eustea eta ez handitzea, irakasle laguntzaile doktore batzuen kontratuak amaitzen direnean ez daitezen sortu bitarteko lanpostu gehiago.
Aurreikusten da tasa espezifiko horretan irakasle kontratatu iraunkor izateko 8 lanpostu + unibertsitateko titular izateko 1 lanpostu sortzea, 2025ean eta 2026an kontratuak amaituko dituzten irakasle laguntzaile doktoreen lanpostu hauek egonkortzeko (helburua da LPEaren garapenak denbora-tarte nahikoa ematea lehiaketak amaitzeko):
LANPOSTU | SAILA | JAKINTZA-ARLOA | LANPOSTUA | |
1 | 5367 | Giza eta Hezkuntza Zientziak | GIZARTE ZIENTZIEN DIDAKTIKA | IKI |
2 | 5498 | Zuzenbidea | NAZIOARTEKO ZUZENBIDE PUBLIKOA ETA NAZIOARTEKO HARREMANAK | IKI |
3 | 5538 | Soziologia eta Gizarte Lana | FILOSOFIA | IKI |
4 | 5459 | Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura | ELIKAGAIEN TEKNOLOGIA | IKI |
5 | 5516 | Estatistika, Informatika eta Matematika | ESTATISTIKA ETA IKERKETA OPERATIBOA | IKI |
6 | 5496 | Zuzenbidea | NAZIOARTEKO ZUZENBIDE PRIBATUA | IKI |
7 | 5537 | Soziologia eta Gizarte Lana | ZIENTZIA POLITIKOA ETA ADMINISTRAZIOARENA | UT |
8 | 5491 | Giza eta Hezkuntza Zientziak | ANTZINATEAREN HISTORIA | IKI |
9 | 5481 | Osasun Zientziak | BILAKAERAREN ETA HEZKUNTZAREN PSIKOLOGIA | IKI |
Zerrenda horretatik kanpo gelditu dira:
Zuzenbide Saileko Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren eta Nazioarteko Harremanen arloko lanpostu bat, zeinean ez egonkortzeko eta urtebetez doktore laguntzaile gisa jarraitzeko eskatu baitute LOSUren bosgarren xedapen iragankorrari helduz. (4750 zenbakiko lanpostua)
Ekonomia Saileko Analisiaren Hastapenak arloko lanpostu bat, zeinean ez egonkortzeko eta urtebetez doktore laguntzaile gisa jarraitzeko eskatu baitute LOSUren bosgarren xedapen iragankorrari helduz. (5505 zenbakiko lanpostua)
Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko Soziologiaren arloko 2 lanpostu; izan ere, lanpostu horiek ez dute irakaskuntzaren araberako justifikaziorik, Irakaskuntzako errektoreordeak Saileko zuzendariari posta elektronikoz bidalitako erantzunean adierazten duen bezala –ondoren dago jasoa erantzun hori–. (5000 eta 4525 zenbakiko lanpostuak). Soziologiako titulua NUPek berrikusi beharreko titulua da. Zehazki, ikasturte honetan Soziologia Aplikatuko titulua hasiko da, ANECAk berriki egiaztatua. Hori hala izanik ere, matrikulatutako ikasleen kopurua ez da handitu aurreko ikasturteekin alderatuta. Eskainitako ikaspostuak bete ez dituen eta itxaron zerrendarik ez duen NUPeko titulu bakarra da. Hori dela eta, errektoreordeak uste du ezen, titulu berria finkatzen ez den bitartean, eta, horren ondorioz, ikasleen kopurua handitu edo irakaskuntza gehitzen ez den bitartean, ez dela bidezkoa oraingo irakaskuntza-ahalmena handituko duten lanpostuetarako deialdia egitea.
Tasa honetan, irakasle kontratatu iraunkor izateko lanpostu bat sartu da, 2023ko LPE espezifikoan sartu ez zen kontratupeko bitarteko irakasle doktorearen lanpostu bakarra egonkortzeko:
LANPOSTU ZENBAKIA | SAILA | JAKINTZA-ARLOA | LANPOSTUA | |
10 | 3937 | Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura | NUTRIZIOA ETA BROMATOLOGIA | IKI |
ERANSKINA.–NUPEKO IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN EGITURAZKO LANPOSTUEN BEHIN-BEHINEKOTASUNAREN ANALISIA (2023)
–Sarrera.
31/2022 Legeak (2022ko abenduaren 23koa), Estatuaren 2023rako Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, 20. artikuluaren 2. apartatuan ("Lan Publikoaren Eskaintza, sektore publikoko langileen aldi baterako kontratuak eta izendapenak" izenekoan), berrikuntza esanguratsuak dakartza Lan Publikoaren Eskaintzen antolamenduari buruz. Legeak dioenez, lehentasunezko sektoreetako langileei %120ko birjarpen tasa dagokie, eta hor sartzen dira unibertsitateko katedradunen, irakasle titularren eta kontratupeko irakasle doktoreen irakaskidegoetako lanpostuak (2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoaren 52. artikuluan daude arautuak), eta, horretaz gainera, birjarpen tasa espezifiko bat ezartzen du, zeina administrazio bakoitzak baimentzen ahalko baitu, salbuespen gisa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako helburua betetzeko, alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea bere arloetako bakoitzean, betiere justifikatua baldin badago eduki beharreko urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera.
Analisi honen helburua da informazio esanguratsua ematea irakasle eta ikertzaileen behin-behinekotasuna murriztu ahal izateko, eta, hala, egiturazko lanpostuen %8 baino gehiago izan ez daitezen. Behin-behineko lanpostuen tasa kalkulatzeko, gogoan izan ez direla kontuan hartzen ez irakasle laguntzaile doktoreak ez eta Osasun Zientzietako irakasle elkartuak ere. Dokumentu hau egin den egunean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ez du Osasun Zientzietako irakasle elkarturik lanpostu-zerrendan.
Dokumentuan, hasierako abiapuntuko egoeratik 2030era arte irakasle eta ikertzaileen plantillak nolako bilakaera izanen duen aurreikusi dugu irakaskidegoetakoei eta irakasle iraunkorrei dagokienez, eta, bestetik, nolako aldaketak espero ditugun behin-behineko beste figura batzuetan, hala nola laguntzaile doktoreen eta irakasle elkartuen kasuan.
–Abiapuntuko egoera.
Analisi honetan, abiapuntuko egoera zein den jakiteko, 2022-2023 ikasturteko plantillaren behin betiko azkeneko datua hartu da kontuan. Izan ere, datu horrek zehatz-mehatz deskribatzen du nolakoa zen NUPeko irakasleen plantilla 2022-2023 ikasturtea bukatutakoan. Datu horretan oinarrituta, honako eguneraketa hauek egin ditugu:
1.–Lehenago deituak zeuden LPEtako lanpostu guztiak islatu ditugu, zeinetan lehiaketa egin gabe edo jabetza hartu gabe egonagatik irakasleak lanean ari diren 2023-2024 ikasturtearen hasieran1.
2.–2023-2024 ikasturtean gauzatzekoak diren erretiroak aplikatu ditugu.
3.–2022-2023 ikasturte bukaeran egindako kontratazio lehiaketa arruntak aplikatu ditugu, zeinak 2023-2024 ikasturtean izanen baitute eragina.
Eguneraketa horiek aplikatuta, 2023-2024 ikasturtearen hasierako egoera izanen genuke NUPekin lotura iraunkorra duten irakasleei dagokienez.
2022-2023 ikasturteko datuen arabera, 1.324 irakasle ditu NUPek, eta haien irakaskuntza-ahalmena, haien kontratuen arabera, 7451 h/aste da.
Informazioa osoagoa izan dadin, figuren datu kuantitatiboak ez ezik, haiek zenbateko jarduna duten ere hartu behar da kontuan, eta, hala, NUPen egiturazko jardueran eragina duten behin-behineko lanpostuen tasa espezifikoa kalkulatuko dugu. NUPeko Irakasleen eta Ikertzaileen Arduraldi Akademikoaren Planaren arabera (https://www2.unavarra.es/gesadj/sede/consejodegobierno/2021/ConsejodeGobierno4-5-2021/11plandedicacionacademicapdi.pdf) hauek dira datuak 2022-2023 ikasturte bukaeran:
1. taula.–Plantilla eta jarduera 2022-2023 ikasturtearen hasieran (gutxi gorabeherako datuak).
KATEGORIA | KOPURUA | IRAKASKUNTZAAHALMENA | IRAKASLEEN | IKERKETAKO | EGITURAZKO | EGITURAZKOA | GUZTIRA |
Elk. | 593 | 2574,00 | 2154,25 | 0,00 | 2154,25 | 11,82 | 2166,06 |
Lag. dok. | 55 | 330,00 | 249,48 | 22,05 | 271,53 | 13,13 | 284,66 |
LOU lag. | 8 | 0,00 | 17,12 | 0,75 | 17,87 | 3,00 | 20,87 |
Ikertzaileak | 96 | 0,00 | 101,66 | 0,00 | 101,66 | 0,00 | 101,66 |
UK | 117 | 934,00 | 543,14 | 243,03 | 786,17 | 125,73 | 911,90 |
KID | 73 | 584,00 | 415,58 | 57,71 | 473,29 | 77,11 | 550,40 |
KBID | 71 | 568,00 | 407,35 | 59,19 | 466,54 | 52,80 | 519,34 |
OZI | 2 | 16,00 | 9,87 | 9,87 | 2,50 | 12,37 | |
Ord. irak. | 16 | 128,00 | 107,65 | 2,50 | 110,15 | 11,36 | 121,51 |
Irak. bisit. | 6 | 36,00 | 8,38 | 8,38 | 0,00 | 8,38 | |
UET | 4 | 32,00 | 27,94 | 1,50 | 29,44 | 1,83 | 31,27 |
UT | 283 | 2249,00 | 1566,73 | 358,66 | 1925,40 | 343,58 | 2268,98 |
Guztira | 1324 | 7451,00 | 5609,14 | 745,40 | 6354,54 | 642,86 | 6997,40 |
NUPeko irakasleek egindako jardueratik, irakaskuntzak 5609,14 h/aste hartzen ditu eta ikerketak 745,40 h/aste, hau da, egiturazko jarduerak 6354,54 h/aste hartzen ditu guztira.
(1) Baldin eta irakasle elkartuek, kontratupeko bitarteko irakasle doktoreek eta irakaskuntzarako ordezko irakasleek –aldi baterako figurak denak– egindako egiturazko jarduera hartzen badugu kontuan, 2730,93 h/aste ateratzen zaizkigu, hots, NUPen egiturazko jardueraren %42,97. Irakaskuntza-jarduerari soilik erreparatzen badiogu, %47,58ra igotzen da tasa hori.
Abiapuntuko egoera horren ondoren, mugarri batzuk gertatu dira, eragina izan dutenak NUPeko plantillan eta, beraz, baita haren egiturazko jardueran ere.
–Lan publikoaren eskaintzen exekuzioa eta amaiera.
2022-2023 ikasturtean, aurreko LPE batzuetako lanpostuen deialdia egin eta gauzatu da, baita 2022ko LPEko lanpostuena ere.
Plan hau idatzi den egunean (2023ko ekaina), deitutako lanpostuen %99 ebatzi dira, eta, beraz, baditugu jada datu sendoak, plantillan islatu daitezkeenak.
Deitutako lanpostuak hemen daude jasota:
–NUPen 2023/01/31ko Ebazpena (2023/02/15eko BOE), unibertsitateko titular izateko 39 lanpostu betetzeko deialdia egiten duena.
–NUPen 65/2023 Ebazpena, kontratupeko doktore izateko 21 lanpostu betetzeko deialdia egiten duena. 2023ko urtarrilaren 30ean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
–NUPen 2023/03/31ko Ebazpena (2023/04/19ko BOE), unibertsitateko katedradun izateko 10 lanpostu betetzeko deialdia egiten duena (promozioa).
–2022/11/17ko Ebazpena (2022/11/29ko BOE), enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuaren bigarren artikuluan aurreikusitako egonkortze tasaren arabera (2021eko abenduaren 27ko «Nafarroako Aldizkari Ofizialean» argitaratua) unibertsitateko titular izateko 3 lanpostu betetzeko deialdia egiten duena (jakintza-arloak: Erizaintza (1), Fisioterapia (1) eta Ingeles Filologia (1)).
–2022/11/17 Ebazpena (2022/11/29ko BOE), unibertsitateko titular izateko lanpostu bat betetzeko deialdia egiten duena (jakintza-arloa: Erizaintza). Deialdi hori egin zen ikusirik Irakasle eta Ikertzaileen 2017ko Lan Publikoaren Eskaintza, non, besteak beste, unibertsitateko titular izateko 8 lanpostu baitzeuden –2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2017ko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikuluan ezarritako egonkortze tasari zegozkion lanpostu horiek–, eta haietatik zazpitarako deialdia egin baitzen, eta kontuan harturik behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak 2.1 artikuluan jasotakoa 2017rako eta 2018rako aurrekontu orokorrei buruzko legeetan ezarritako egonkortze prozesuek ukitutako lanpostuei buruz baldin eta legea indarrean sartzeko egunean oraindik egin gabe bazegoen lanpostu horietarako deialdia edo deialdia egin eta ebazpena eman arren lanpostuak bete gabe gelditu baziren (jakintza-arloa: Erizaintza).
–NUPen 2294/2022 Ebazpena, 2022ko azaroaren 17koa, Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuaren bigarren artikuluan aurreikusitako egonkortze tasaren arabera (2021eko abenduaren 27ko «Nafarroako Aldizkari Ofizialean» argitaratua) kontratupeko irakasle doktore izateko 6 lanpostu betetzeko deialdia egiten duena (jakintza-arloak: Seinalearen Teoria eta Komunikazioak (1), Teknologia Elektronikoa (2), Ingeniaritza Elektrikoa (1), Nekazaritza eta Baso Ingeniaritza (1) eta Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak (1)).
–2572/2022 Ebazpena, 2022ko abenduaren 22koa, Ikasleen Gaietarako errektoreordeak emana, zeinak, 2570/2022 Ebazpenarekin bat etorriz –ebazpen horrek bete gabe uzten du kontratupeko irakasle doktoreak kontratatzeko lehiaketako (aurreko puntuko lehiaketa, 2022ko azaroaren 17ko 2294/2022 Ebazpenaren bidez onetsitakoa) 4799 zenbakiko lanpostua, "Ingeniaritza Elektrikoa" jakintza-arlokoa–, kontratupeko irakasle doktore izateko lanpostu bat betetzeko deialdia egiten baitu (aurreko puntuan sartutako lanpostuetako bat, jakintza-arloa: Ingeniaritza Elektrikoa (1)).
1. taulan adierazitako datuetan, LPEaren gauzatze maila partziala zen; izan ere, deialdi batzuk une horretan ari ziren garatzen, eta beste batzuk kontratazioko eta lanpostuaz jabetzeko fase administratiboetan zeuden.
1. taulako datuen plantillari dagokionez, honako aldaketa hauek izan dira:
Unibertsitateko katedradunak: 10 unibertsitateko katedradun berrik hartu dute jabetza promozio bidez, eta, horren ondorioz, unibertsitateko titularren 10 lanpostu amortizatu dira.
Unibertsitateko titularrak: 8 unibertsitateko titular berrik hartu dute jabetza, eta, horren ondorioz, kontratupeko bitarteko irakasle doktoreen 5 lanpostu eta kontratupeko irakasle doktoreen 3 lanpostu amortizatu dira.
–Erretiroak eta bajak.
Hauek izan dira 2023-2024 ikasturtean eragina izanen duten erretiroak eta bajak:
Unibertsitateko titularrak: 7 erretiratu dira.
Unibertsitateko katedradunak: bat erretiratu da.
Laguntzaile doktoreak: 4k uko egin dute edo ez zaie kontratua berritu.
Kontratupeko bitarteko irakasle doktoreak: 5ek uko egin dute.
Irakaskuntzarako ordezko irakasleak: 3k eman dute baja edo egin dute uko.
–Lehiaketa arruntak.
Ekainetik irailera bitartean, kontratazio lehiaketa arrunt bat eta premiazko zenbait lehiaketa egin dira. Lehiaketa arruntetan kontratupeko bitarteko irakasle doktorearen, irakasle elkartuaren eta laguntzaile doktorearen figurak sar daitezke, eta premiazkoetan, berriz, irakasle elkartuarena da sar daitekeen figura bakarra. Gainera, premiazko prozedurak irakasle elkartuak zerrendetatik kontratatzea ere aurreikusten du.
Zehazki, kontratazioko lehenbiziko lehiaketa arruntean honako hauek kontratatu dira:
Kontratupeko bitarteko irakasle doktoreak: 10+1 sartu dira, eta, horren ondorioz, irakasle laguntzaile doktoreen 10 lanpostu amortizatu dira.
Laguntzaile doktoreak: 43 sartu dira.
Irakasle elkartuen kasuan, trazabilitatea konplexuagoa da, eta, beraz, ikasturte hasierako datua emanen dugu: 595 irakasle elkartu. Kontuan izan behar da irakasle elkartuen arduraldia murriztu egin dela, eta, oro har, 4 h/aste gehienez egin ditzaketela; hortaz, orduen soberakina beste figura batzuek hartu dute beren gain, batez ere laguntzaile doktoreek.
Aldaketa horiek ikusita, hau da plantillaren egoera 2023ko azaroan:
2. taula.–Plantillaren bilakaera abiapuntuko egoeratik 2023ko azarora arte.
KATEGORIA | 23KO EKAINA | LPE | AMORT. | BAJAK | LEHIAKETAK | 23KO AZAROA |
Elk. | 593 | 595 | ||||
Lag. dok. | 55 | -10 | -4 | 43 | 84 | |
LOU lag. | 8 | 8 | ||||
Ikertzaileak | 96 | 96 | ||||
UK | 117 | 10 | -1 | 126 | ||
KID | 73 | -3 | 70 | |||
KBID | 71 | -5 | -5 | 10 | 71 | |
OZI | 2 | 2 | ||||
Ord. irak. | 16 | -3 | 13 | |||
Irak. bisit. | 6 | 6 | ||||
UET | 4 | 4 | ||||
UT | 283 | 8 | -10 | -7 | 274 |
–NUPeko egiturazko jarduera.
Plantilla berri hori kontuan hartuta, egiturazko jarduera berria eta behin-behinekotasun ratioak kalkulatzea da helburua. Ikasturtearen une honetan kalkulu horrek gutxi gorabeherakoa izan behar du, IAPan jasotako informazioa oraindik ez baita behin betikoa. Aukera bat izan daiteke 2022-2023 ikasturteko plantillatik abiatzea eta lanpostuen trazabilitatea egitea kategoria aldatu duten irakasleentzat. Hori posible da unibertsitateko katedradunen eta unibertsitateko titularren lanpostuetan eta kontratupeko bitarteko irakasle doktoreen lanpostu batzuetan, baina konplexua da irakasle laguntzaile doktoreen eta irakasle elkartuen lanpostuetan.
Hau da proposatu den irtenbidea: 2022-2023 ikasturteko IAPtik abiatuta, kalkulatzea zein den irakasleen kategoria bakoitzak egindako egiturazko eta ez-egiturazko jarduera akademikoaren portzentajea bere irakaskuntza-ahalmenarekin alderatuta, eta, hortik aurrera, datu horiek 2023ko azaroan kalkulatutako plantillan islatzea.
Egia da behin-behinekotasuna zenbatesteko irtenbide zehatzagoak egon daitezkeela. Hala ere, seguruenik zentzuzko irtenbideetako edozeinek NUPeko behin-behinekotasuna %40tik gora dagoela emanen luke, eta egonkortze-premiei buruzko ondorio berberetara eramanen gintuzke. Hortaz, proposatutako konpromiso-irtenbidea hartu dugu, eta, kalkulatzeko errazagoa izateaz gain, arrazoizkoa dela uste dugu.
Hala, 2023ko azaroan plantillarentzat zenbatetsitako jardueraren banaketa taula honetan dago jasoa:
3. taula.–Irakasleen jardueraren zenbatespena NUPen (2023ko azaroa).
KATEGORIA | KOPURUA | IRAKASKUNTZAAHALMENA | IRAKASKUNTZAAHALMENA | IRAKASLEEN | IRAKASKUNTZAKO | IKERKETAKO | IKERKETAKO | EGITURAZKO | EGITURAZKOA | EGITURAZKOA | GUZTIRA |
Elk. | 595 | 4 | 2380 | %83,69 | 1991,89 | %0,00 | 0,00 | 1991,89 | %0,46 | 10,93 | 2002,82 |
Lag. dok. | 84 | 6 | 504 | %75,60 | 381,02 | %6,68 | 33,68 | 414,70 | %3,98 | 20,05 | 434,75 |
LOU lag. | 8 | 0 | 0 | %0,00 | 17,12 | %0,00 | 0,00 | 17,12 | %0,00 | 0,00 | 17,12 |
Ikertzaileak | 96 | 0 | 0 | %0,00 | 101,66 | %0,00 | 0,00 | 101,66 | %0,00 | 0,00 | 101,66 |
UK | 126 | 8 | 1008 | %58,15 | 586,17 | %26,02 | 262,29 | 848,46 | %13,46 | 135,69 | 984,15 |
KID | 70 | 8 | 560 | %71,16 | 398,50 | %9,88 | 55,34 | 453,84 | %13,20 | 73,94 | 527,78 |
KBID | 71 | 8 | 568 | %71,72 | 407,35 | %10,42 | 59,19 | 466,54 | %9,30 | 52,80 | 519,34 |
OZI | 2 | 16 | %61,69 | 9,87 | %0,00 | 0,00 | 9,87 | %15,63 | 2,50 | 12,37 | |
Ord. irak. | 13 | 8 | 104 | %84,10 | 87,47 | %1,95 | 2,03 | 89,50 | %8,88 | 9,23 | 98,73 |
Irak. bisit. | 6 | 36 | %0,00 | 8,38 | %0,00 | 0,00 | 8,38 | %0,00 | 0,00 | 8,38 | |
UET | 4 | 8 | 32 | %87,31 | 27,94 | %4,69 | 1,50 | 29,44 | %5,72 | 1,83 | 31,27 |
UT | 274 | 8 | 2192 | %69,66 | 1527,02 | %15,95 | 349,57 | 1876,59 | %15,28 | 334,87 | 2211,46 |
Guztira | 1349 | 7400 | 5544,39 | 763,59 | 6307,98 | 641,85 | 6949,83 |
Taulan jasotako jardueratik, irakaskuntzak 5551,12 h/aste hartzen ditu eta ikerketak 763,75 h/aste, hau da, egiturazko jarduerak 6314,87 h/aste hartzen ditu guztira.
Baldin eta irakasle elkartuek, kontratupeko bitarteko irakasle doktoreek eta irakaskuntzarako ordezko irakasleek –aldi baterako figurak denak– egindako egiturazko jarduera hartzen badugu kontuan, 2554,81 h/aste ateratzen zaizkigu, hots, NUPen egiturazko jardueraren %40 gutxi gorabehera. Irakaskuntza-jarduerari soilik erreparatzen badiogu, %44,85era igotzen da tasa hori.
Datuen arabera, behin-behinekotasuna zertxobait murriztu da, baina egia da, NUPek azken urteetan deitutako lanpostu iraunkorren kopurua gorabehera, birjarpen tasek ez dutela aukerarik ematen NUPen egiturazko beharrei erantzutearren behar diren lanpostu iraunkorren deialdia egiteko. Birjarpen tasa txikia izateaz gain, bada beste arrazoi bat: NUPek azken urteetan gradu eta master gehiago ezarri dituela.
–NUPen behin-behinekotasuna murrizteko ekintzak.
NUPek, 2023ko urtarrilaren 23ko Gobernu Kontseiluaren bileran, Enplegu Publikoaren 2023ko Eskaintza onetsi zuen, 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluarekin eta Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko 2022ko abenduaren 31ko 31/2022 Legearen 20. artikuluarekin bat etorriz.
2023ko LPEan, unibertsitateko titular izateko (UT) 32 lanpostu onetsi ziren:
c) Haietatik 5 lanpostu erreserbatuak daude I3 ziurtagiria lortu duten ikertzaile doktoreentzat edo, erreserba hori erabiltzen ez bada, Espainiako edo nazioarteko bikaintasun programetako beste ikertzaile batzuentzat, horiek ere I3 ziurtagiria eskuratu badute –20. Bigarrena.3.I artikuluan adierazi bezala–.
d) Beste lanpostu bat desgaitasunen bat dutenentzat dago erreserbatua.
Horretaz gainera, unibertsitateko titularrak unibertsitateko katedradun (UK) izatera pasatzeko promozioko 15 lanpostu onetsi ziren 2023ko LPEan. Lanpostu horiek ez dira kontuan hartzen behin-behineko lanpostuen tasa kalkulatzeko, irakaskidegoen barreneko promozioak baitira, baina analisi hau osatua egon dadin jaso dira dokumentu honetan.
Lanpostu horietarako deialdia egiteko prozesua 2023ko irailean hasi zen, eta, beraz, sarbide lehiaketak 2024an izanen dira.
NUPeko irakasleen politika arautzen duten jarraibideen arabera –Gobernu Kontseiluak 2020ko irailaren 18an onetsiak–, LPEko lanpostuak (UT+KID/IKI) honela banatzen dira (https://www2.unavarra.es/gesadj/sede/consejodegobierno/ConsejodeGobierno18-9-2020/directricespoliticaprofesorado.pdf):
–"Talentua erakartzeko" bidetik deitutako lanpostuak: gehienez %20. Lanpostu hauetarako deialdiak langile iraunkorren ratio baxuak dituzten eta kanpoko talentua erakartzeko gaitasuna duten arloetan egiten dira.
–"Oso ahulak diren arloak egonkortzeko" bidetik deitutako lanpostuak: gehienez %15. Lanpostu hauetarako deialdiak langile iraunkorren oso ratio baxuak dituzten eta kanpoko nahiz barneko hautagaiekin plantillak hobetu ditzaketen arloetan egiten dira.
–"Talentua atxikitzeko" bidetik deitutako lanpostuak: gutxienez %65. Lanpostu hauetarako deialdiak NUPeko hautagaitzak dauden arloetan egiten dira. Arlo horiek ordenatzeko, hautagaien akreditazioaren antzinatasuna eta seiurtekoen indizea hartzen dira kontuan.
Maximoen egoera batean, gerta liteke unibertsitateko titular izateko 32 lanposturen deialdia talentua atxikitzeko bidetik egitea, eta horrekin batera kontratupeko bitarteko irakasle doktoreen 32 lanpostu amortizatzea. Horrek %37ra eramanen luke egiturazko jardueraren behin-behinekotasuna, %41era irakaskuntza soilik hartzen badugu kontuan. Datu horiek ikusita, erraz ondorioztatzen da NUPen behin-behinekotasuna murrizteko birjarpen tasa erabiltzea oso bide motela dela eta ez dela batere eraginkorra, NUPen abiapuntuko egoera dela eta. Are gehiago, kalkulu horietan ez da kontuan hartzen NUPen jardueran aurreikusia dagoen hazkundea, bai irakaskuntza-jarduerari bai ikerketa-jarduerari dagokionez. Horren ondorioz, laguntzaile doktore berriak sartuko dira NUPen, eta oso litekeena da langile horien helburua izatea beren karrera akademikoa NUPen garatzea. Epe ertainean, alferrikakoa da irakasle eta ikertzaile berri horien aurrerapena figura iraunkorren bidez eta behin-behinekotasuna murriztuz egokitzen saiatzea eta horretarako birjarpen-tasa besterik ez erabiltzea.
Hortaz, %8tik beherako behin-behinekotasun tasa lortu ahal izateko, honako ekintza hauek egin behar dira:
–2023ko LPE berri bat onestea, eta hartan tasa espezifiko bat sartzea bitarteko langileekin beteta dauden (kontratupeko bitarteko irakasle doktoreak eta irakaskuntzarako ordezko irakasleak) irakasle kontratatu iraunkorren eta unibertsitateko titularren lanpostuak egonkortzeko.
–Irakasle elkartuak egonkortzeko prozesu bat egitea.
2023ko egonkortzeko LPEa.
LOSUren bosgarren xedapen iragankorraren 4. puntuak honako hau jasotzen du: "Era berean, unibertsitateek egonkortzeko prozesuak eginen dituzte kontratupeko bitarteko irakasle doktoreen lanpostuak irakasle kontratatu iraunkor izatera igarotzeko, 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera".
Gainera, bosgarren xedapen iragankorraren 5. puntuak honako hau jasotzen du: "Unibertsitateek lehiaketak eginen dituzte unibertsitateko irakasle titularraren akreditazioa lortu duten kontratupeko irakasle doktoreak unibertsitateko irakasle titularren lanpostuetara sartzeko. Xedapen hori bera kontratupeko bitarteko irakasle doktoreei ere aplikatzen ahalko zaie".
Hortaz, aipatutako xedapenarekin bat etorriz, 2023ko LPE osagarri bat onestea proposatzen da, egonkortze tasa espezifiko bat aurreikusiko duena honako lanpostu hauetarako:
–Unibertsitateko titular izateko 19 lanpostu. Kontratupeko irakasle doktoreen (KID) 19 lanpostu huts dira, kontratupeko bitarteko irakasle doktoreen (KBID) behin-behineko kontratuen bidez beteak. Bosgarren xedapen iragankorrari jarraikiz, haien atxikipena mantentzea proposatzen da, eta unibertsitateko titular bihurtzea.
4. taula.–Tasa espezifikoan sartu beharreko unibertsitateko titularren lanpostuak.
SAILA | JAKINTZA-ARLOA | LANPOSTUA |
ZIENTZIAK | Edafologia eta Nekazaritzako Kimika | 5334 |
ZIENTZIAK | Fisika Aplikatua | 4589 |
ZIENTZIAK | Fisika Aplikatua | 3269 |
ZIENTZIAK | Landare Fisiologia | 4020 |
ZIENTZIAK | Kimika Analitikoa | 4874 |
ZIENTZIAK | Kimika Ez-organikoa | 4605 |
ZIENTZIAK | Kimika Organikoa | 4169 |
OSASUN ZIENTZIAK | Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoa | 5320 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika | 4686 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Historia Modernoa | 5335 |
ZUZENBIDEA | Zuzenbide Penala | 5108 |
ESTATISTIKA, INFORMATIKA ETA MATEMATIKA | Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala | 4721 |
ENPRESEN KUDEAKETA | Enpresen Antolaketa | 5185 |
ENPRESEN KUDEAKETA | Enpresen Antolaketa | 5186 |
INGENIARITZA | Makina eta motor termikoak | 4307 |
INGENIARITZA | Makina eta motor termikoak | 4593 |
INGENIARITZA ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOA ETA KOMUNIKAZIO INGENIARITZA | Ingeniaritza elektrikoa | 5054 |
INGENIARITZA ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOA ETA KOMUNIKAZIO INGENIARITZA | Ingeniaritza elektrikoa | 5454 |
INGENIARITZA ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOA ETA KOMUNIKAZIO INGENIARITZA | Ingeniaritza elektrikoa | 4300 |
–Irakasle kontratatu iraunkor (IKI) izateko 52 lanpostu. Kontratupeko bitarteko irakasle doktoreen (KBID) behin-behineko kontratuen bidez betetako 52 lanpostu dira, eta ez dute gastua areagotzen.
5. taula.–Tasa espezifikoan sartu beharreko irakasle kontratatu iraunkorren lanpostuak.
SAILA | JAKINTZA-ARLOA | LANPOSTUA |
AGRONOMIA, BIOTEKNOLOGIA ETA ELIKADURA | Animalia Ekoizpena | 3700 |
AGRONOMIA, BIOTEKNOLOGIA ETA ELIKADURA | Landare Ekoizpena | 3938 |
AGRONOMIA, BIOTEKNOLOGIA ETA ELIKADURA | Elikagaien Teknologia | 4303 |
ZIENTZIAK | Zientzia Esperimentalen Didaktika | 3691 |
ZIENTZIAK | Ingeniaritza Kimikoa | 3886 |
OSASUN ZIENTZIAK | Biokimika eta Biologia Molekularra | 4615 |
OSASUN ZIENTZIAK | Biokimika eta Biologia Molekularra | 4583 |
OSASUN ZIENTZIAK | Medikuntza | 5455 |
OSASUN ZIENTZIAK | Psikobiologia | 4173 |
OSASUN ZIENTZIAK | Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia | 4604 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika | 4167 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika | 3744 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika | 4023 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika | 4086 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Adierazpen Musikalaren Didaktika | 3367 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Ingeles Filologia | 5336 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Euskal Filologia | 3219 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Historia Garaikidea | 5323 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Historia Garaikidea | 4872 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Musika | 4116 |
ZUZENBIDEA | Administrazio Zuzenbidea | 3742 |
ZUZENBIDEA | Zuzenbide zibila | 5182 |
ZUZENBIDEA | Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea | 4170 |
ZUZENBIDEA | Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea | 4219 |
ZUZENBIDEA | Merkataritzako zuzenbidea | 4792 |
ZUZENBIDEA | Zuzenbidearen eta Erakundeen Historia | 4584 |
EKONOMIA | Ekonomia Aplikatua | 3743 |
EKONOMIA | Analisi Ekonomikoaren Hastapenak | 4172 |
ESTATISTIKA, INFORMATIKA ETA MATEMATIKA | Aljebra | 4794 |
ESTATISTIKA, INFORMATIKA ETA MATEMATIKA | Analisi Matematikoa | 4025 |
ESTATISTIKA, INFORMATIKA ETA MATEMATIKA | Matematikaren Didaktika | 3930 |
ESTATISTIKA, INFORMATIKA ETA MATEMATIKA | Matematikaren Didaktika | 5048 |
ESTATISTIKA, INFORMATIKA ETA MATEMATIKA | Estatistika eta Ikerketa Operatiboa | 4221 |
ESTATISTIKA, INFORMATIKA ETA MATEMATIKA | Estatistika eta Ikerketa Operatiboa | 3698 |
ESTATISTIKA, INFORMATIKA ETA MATEMATIKA | Estatistika eta Ikerketa Operatiboa | 4216 |
ESTATISTIKA, INFORMATIKA ETA MATEMATIKA | Lengoaia eta Sistema Informatikoak | 4793 |
ESTATISTIKA, INFORMATIKA ETA MATEMATIKA | Lengoaia eta Sistema Informatikoak | 3703 |
ESTATISTIKA, INFORMATIKA ETA MATEMATIKA | Lengoaia eta Sistema Informatikoak | 4174 |
ENPRESEN KUDEAKETA | Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa | 5184 |
ENPRESEN KUDEAKETA | Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa | 3515 |
ENPRESEN KUDEAKETA | Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea | 4084 |
ENPRESEN KUDEAKETA | Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea | 3931 |
ENPRESEN KUDEAKETA | Enpresen Antolaketa | 4024 |
ENPRESEN KUDEAKETA | Enpresen Antolaketa | 5173 |
INGENIARITZA | Ingeniaritzaren Adierazpen Grafikoa | 4028 |
INGENIARITZA | Ingeniaritzaren Adierazpen Grafikoa | 4801 |
INGENIARITZA | Ingeniaritza Mekanikoa | 5187 |
INGENIARITZA | Makina eta Motor Termikoak | 4601 |
INGENIARITZA | Jariakinen Mekanika | 5188 |
INGENIARITZA | Ingeniaritza Proiektuak | 4331 |
INGENIARITZA ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOA ETA KOMUNIKAZIO INGENIARITZA | Ingeniaritza Telematikoa | 5337 |
SOZIOLOGIA ETA GIZARTE LANA | Soziologia (euskara) | 3695 |
–Unibertsitateko titular izateko 4 lanpostu. Unibertsitateko titularren (UT) 3 lanpostu huts dira, irakaskuntzarako ordezko irakasleen (IOI) behin-behineko kontratuen bidez beteak.
6. taula.–Tasa espezifikoan sartu beharreko unibertsitateko titularren lanpostuak.
SAILA | JAKINTZA-ARLOA | LANPOSTUA |
OSASUN ZIENTZIAK | Erizaintza | 5697 |
OSASUN ZIENTZIAK | Fisioterapia | 5112 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Didaktika eta Ikastetxearen Erakuntza | 5699 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika | 5698 |
–Irakasle kontratatu iraunkor (IKI) izateko 9 lanpostu. 10 lanpostu huts dira, irakaskuntzarako ordezko irakasleen (IOI) behin-behineko kontratuen bidez beteak, eta irakasle kontratatu iraunkorren lanpostu huts bihurtuko dira.
7. taula.–Tasa espezifikoan sartu beharreko irakasle kontratatu iraunkorren lanpostuak.
SAILA | JAKINTZA-ARLOA | LANPOSTUA |
OSASUN ZIENTZIAK | Erizaintza | 5463 |
OSASUN ZIENTZIAK | Fisioterapia | 4435 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Adierazpen Musikalaren Didaktika | 5240 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Didaktika eta Ikastetxearen Erakuntza | 5236 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Didaktika eta Ikastetxearen Erakuntza | 5237 |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Ingeles Filologia | 5239 |
EKONOMIA | Historia eta Erakunde Ekonomikoak | 5788 |
ESTATISTIKA, INFORMATIKA ETA MATEMATIKA | Aljebra | 5374 |
ESTATISTIKA, INFORMATIKA ETA MATEMATIKA | Matematikaren Didaktika | 5702 |
–Irakasle kontratatu iraunkor izateko 4 lanpostu, kontratua 2023an eta 2024an bukatzen zaien laguntzaile doktoreen lanpostuak egonkortzeko. Irakaskuntzaren beharra egiaztaturik, eta 2023ko LPEak ez duenez aurreikusten irakasle kontratatu iraunkorraren lanposturik, behin-behinekotasuna ez handitzearren proposatu da lanpostu horiek tasa espezifiko horren bidez egonkortzea. Bestalde, NUPek bere irakasleen politikan lan publikoaren eskaintzak gauzatzeko ezarriak dituen epeen arabera, lanpostuen deialdia eta deialdiaren garapena ezin dira LPEari dagokion urte berean egin (2024ko LPEko deialdien garapena eta jabetza-hartzeak 2025ean eginen dira). Behin-behinekotasunari dagokionez NUPek nolako egoera duen ikusita, egiaztatu da egiturazko beharra dagoela lanpostu horiek tasa espezifikoan sartu, eta, ondoren, deialdia egiteko.
8. taula.–Tasa espezifikoan sartu beharreko irakasle kontratatu iraunkorren lanpostuak.
SAILA | JAKINTZA-ARLOA | LANPOSTUA |
GIZA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIAK | Adierazpen Plastikoaren Didaktika | 5235 |
INGENIARITZA | Jariakinen Mekanika | 5034 |
SOZIOLOGIA ETA GIZARTE LANA | Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak | 5264 |
SOZIOLOGIA ETA GIZARTE LANA | Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak | 5106 |
Lanpostu hauen egonkortzeak gutxi gorabehera %30era murriztuko luke NUPen behin-behinekotasuna.
Irakasle elkartuak egonkortzeko prozesua.
LOSUren zazpigarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, NUPek 2024an hasiko du langile elkartuak egonkortzeko prozesua. Espero izatekoa da LOSUren zazpigarren xedapen iragankorrarekin bat NUPek irakasle elkartuak egonkortzeko eginen duen prozesuak nabarmen murriztuko duela behin-behinekotasun tasa.
Ekintza horiez gain, NUPek ordezko irakasleen erregelamendua onetsi du, LOSUren 80. artikuluaren ildotik. Gaur egun, NUPek irakasle elkartuen lan-poltsak erabiltzen ditu 80.1 artikuluan jasotako ordezkapenak egiteko. LOSU onetsi ondoren, araudi berri bat onartu beharra dago. Dokumentu hau idatzi den egunean, NUP poltsa horietarako deialdia egiten ari da; 2023-2024 ikasturteko bigarren seihilekotik aurrera egon beharko lukete erabilgarri.
Irakasle elkartuak egonkortzeko prozesu hau egin ondoren, NUPeko behin-behinekotasun tasa oso txikia izanen da.
–Helburua: Behin-behinekotasun tasa %8tik behera mantentzea.
2024-2025 ikasturtean LOSU erabat ezarria egonen da. NUPen helburua da egonkortze tasa espezifikoa gauzatua izatea, eta, hala, LOSUn irakasle elkartuak egonkortzeko jasotako prozesuarekin batera, %8tik beherako behin-behinekotasun tasa lortuko litzateke.
Hortik aurrera, NUPek, urte anitzeko plangintza-tresna horren bidez, plantillaren egonkortasuna bermatu behar du, bi helburu nagusi lortzeko:
–Bere langileei karrera akademikoa NUPen egiteko aukera ematea.
–Irakasle berriak hartzea gerta daitezkeen bajak betetzeko (erretiroak) edo titulu berriak ezartzearen ondorioz irakaskuntza-arduraldian izan daitezkeen igoerei erantzuteko. Ahal dela, laguntzaile doktorearen figura erabiliko da.
Bi helburu horiek betetzean, plantilla egonkor bat mantentzeko ahalegina egin behar da, eta saiatu behin-behinekotasuna ez dadila %8tik gora igo.
Laguntzaile doktorearen figuraren kasuan, honako hau izan behar du haren garapena eta hartarako deialdiak egiteko politika: indarreko araudiaren arabera eta birjarpen tasa kontuan hartuta, NUPek aukera izan behar du irakasle kontratatu iraunkor / unibertsitateko titular izateko akreditazioa duten laguntzaile doktoreak hartzen joateko kontratua amaitzen zaienean, erretiroen ondoriozko birjarpen tasari egokituz betiere.
Beheko taulan, datozen urteetan kontratua amaituko zaien laguntzaile doktoreen kopurua dago jasoa.
9. taula.–Kontratua amaituko zaien irakasle laguntzaile doktoreak.
KONTRATUAREN AMAIERA URTEA | #LagDK | LPE |
2025 | 4 | 2024 |
2026 | 11 | 2025 |
2027 | 14 | 2026 |
2028 | 7 | 2027 |
2029 | 48 | 2028 |
2030 | 45 | 2029 |
GUZTIRA | 173 |
NUPen azken urteotako politika laguntzaile doktorearen figura sartzea izan da. Taulan ikusten den bezala, gero eta gehiago sartu da figura hori. Igoera hori deigarria da 2029tik aurrera amaituko diren kontratuen kopuruan. Laguntzaile doktore horiek LOSU onetsi zenean sartu ziren. Laguntzaile doktore izateko akreditazioa izan beharra kentzeak erraztu egin du NUPen laguntzaile doktoreak sartzea. Hori oso positiboa da, behin-behinekotasun ratio oso altuak dituzten arloetan lanaldi partzialeko beste figura batzuen amortizazioa ekarri baitu horrek. 2023an, 7 laguntzaile doktore sartu dira LOSU indarrean sartu baino lehen (5 urteko kontratuak dira beraz) eta, LOSU indarrean sartu ondoren, 2023-2024 ikasturterako lehenbiziko kontratazio lehiaketa arruntean, laguntzaile doktore izateko 48 lanpostutarako deialdia egin da, zeinak 2023ko irailean sartuko baitira aurreikuspenen arabera (6 urteko iraupena).
NUPek gaitasun nahikoa izan beharko du langile horiek figura iraunkorren bidez sartzeko bere plantillan. Espero izatekoa da joera horrek bere horretan jarraituko duela datozen urteetan ere. 2030erako ageri den 45 zenbakia aurreikuspen bat da.
NUPek prestatutako langile horiek plantillan sartzeko aukera erretiro kopuruaren eta birjarpen tasari buruzko ondorengo lege-erregulazioen mende egonen da erabat.
Une honetan, NUPek datozen urteetarako aurreikusita dauden erretiroen simulazioa egin dezake, LPEetan deitu daitezkeen lanpostuen kopurua ikusteko. 67 urte jo da erretiroa hartzeko batez besteko adintzat.
10. taula.–Aurreikusitako erretiroak.
ERRETIRO URTEA | #UNIBERTSITATEKO | LPE |
2023 | 10 | 2024 |
2024 | 8 | 2025 |
2025 | 7 | 2026 |
2026 | 14 | 2027 |
2027 | 8 | 2028 |
2028 | 15 | 2029 |
2029 | 15 | 2030 |
2030 | 19 | 2031 |
GUZTIRA | 86 |
Aurreko urteetako LPEetako datuak kontuan hartuta, erretiro kopuruaren arabera espero izatekoa den birjarpen tasa kalkula dezakegu, betiere erretiroak %120ko gutxieneko tasan mantenduko direla pentsatuta. Era berean, eta aurrekontu orokorrei buruzko azkeneko urteetako legeei jarraikiz, ulertzen dugu hauek direla birjarpen tasaren parte: kontratupeko irakasle doktoreen / irakasle kontratatu iraunkorren lanpostu hutsak unibertsitateko irakaskidegoetara pasatzeagatik, eta unibertsitateko titularren lanpostu hutsak unibertsitateko katedradun bihurtzeagatik.
11. taula.–Aurreikusitako birjarpen-tasa.
URTEA | #ERRETIROAK | LPE | ERRETIROAK (%120) +UT ETA KID/IKI LANPOSTU HUTSAK |
2020 | 12 | 2021 (221/2021) | 25 (+6 UK) |
2021 | 15 | 2022 (215/2022) | 70 (+16 UK) |
2022 | 6 | 2023 (495/2023) | 32 (+15 UK) |
2023 (*) | 10 | 2024 | 45 (+XX UK) |
(*) Zenbatespen bat da. LPE hau 2024an onetsiko da. | |||
Lanpostu horiek irakasle kontratatu iraunkorren eta unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuen artean banatu beharko dira, betiere irakasle laguntzaile doktoreak egonkortzea lehenetsita.
Dokumentu hau idatzi den egunean, ANECA eta unibertsitate gaietan eskumena duen ministerioa unibertsitateko titularren (UT) eta irakasle kontratatu iraunkorren (IKI) figuren akreditazio irizpideak prestatzen ari dira; izan ere, LOSUren arabera, baliokideak direla dirudi. Prozesu horien emaitzak akreditazio irizpide gisa ikusteko esperoan gaudela, NUPek unibertsitateko titularren figuraren alde eginen luke, funtzionario figura baita, eta ez irakasle kontratatuaren figuraren alde. Gaur egun, ordea, zalantzan dago bi figurak baliokideak ote diren eta nolako eragina duten birjarpen tasetan; beraz, baliteke gerora irizpidea aldatzea.
Bestalde, NUPek konpromisoa hartua du tasa espezifikoak sortuz lanpostuak egonkortzeko prozesuak antolatzeko, eta, hartara, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako helburua betetzeko, alegia, enplegu publikoan behin-behineko lanpostuak egiturazko lanpostuen ehuneko 8 baino gehiago ez izatea irakasle eta ikertzaileen arloan (31/2022 Legearen 20. artikulua), betiere indarrean den legeriak horretarako aukera ematen badu.
–Ondorioak.
Kontuan hartuta orain arte adierazitakoa eta NUPen oraingo behin-behineko lanpostuei buruzko datuetan oinarrituta, honako ondorio hauek atera ditugu:
–Kontratupeko bitarteko irakasle doktoreen eta irakaskuntzarako ordezko irakasleen lanpostuak egonkortuz gero, %33ra jaitsiko litzateke behin-behineko lanpostuen ehunekoa. 2024an eginen da egonkortze prozesu hori eta, salbuespen gisa, 2025ean. Nolanahi ere, gauza ziurra da 2024/12/31n %8 baino txikiagoa izanen dela behin-behinekotasun tasa.
–Bestetik, irakasle elkartuak egonkortzeko prozesua eginez gero, behin-behinekotasun tasa oso txikia izanen da.
–Azkenik, egonkortze prozesu horiek bukatu ondoren, NUPek konpromisoa hartua du kontratua bukatuko zaien irakasle laguntzaile doktoreak birjarpen tasaren bidez finkatzeko; hortaz, baimendua dagoen behin-behinekotasun tasa baizik ez litzateke sortuko.
Deskribatu dugun plangintza gauzatzeko, beharrezkoa izanen da behar adinako aurrekontua edukitzea.
Iragarkiaren kodea: F2415056
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
