1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1107E/2024 EBAZPENA, urriaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroan baso-tarifak berrikustea onesten duena.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio betetzea indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari gai hauetan esleitzen dizkioten eskumenak: nekazaritza; abeltzaintza; elikadura; nekazaritzako azpiegiturak eta landa garapen jasangarri eta partaidetzazkoa; landa-ingurunearen jasangarritasuna sustatzeko proiektuak inplementatzea; ingurumenaren babesa, kontserbazioa, kudeaketa eta informazioa; azpiegitura berdea, eta konektagarritasun eta leheneratze ekologikoak; paisaiaren integrazioa plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioan; baliabide hidrikoak; klima-aldaketaren aurkako estrategia zehaztea, bai eta aldaketa horretara egokitzeko ekimenak ere; trantsizio ekologikoa; ekonomia zirkularra sustatzea; eta indarreko xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuaren 1. artikulua).
Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuaren ardura da, bere eskumenak baliatuz, Nafarroako Oihan-ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak baso-ingurunean zehazten dituen jarduerak sustatu eta finantzatzea.
Zehazki, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari dagozkio honako eginkizun hauek: Nafarroako Baso Ondareko finkak kudeatzea zerbitzuak agintzen dizkion jarduketetan, besteak beste behar diren neurriak hartzea basoak eta ibaiak leheneratzeko eta mendien mantentze-lanetarako, hobekuntzarako eta erabilera jasangarrirako, natura-monumentu izendatutako zuhaitz apartekoak kontserbatzea, eta basa-espezieak, habitatak eta naturagune babestuak kontserbatzeko, babesteko eta kudeatzeko planetan jasotako neurriak, bere eskumenen esparruan, gauzatzea.
Horregatik guztiagatik, agindu zaizkion zerbitzuak lizitatu eta enkargatu ahal izateko, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak baso-tarifak onestea proposatzen du, ebazpen honen eranskinean jasota daudenak. Tarifa horiek erreferentzia moduan erabiltzen dira administrazio publikoaren basoko eta ingurumeneko obra eta zerbitzuen lizitazio publikoetan aurrekontuak zehazteko. Gainera, erreferentzia izan daitezke sektoreko enpresek eta profesionalek baso-ingeniaritzako eta natura-inguruneko proiektu eta proposamen teknikoak idazteko.
Aurrekoari erantzuteko, 2009an Nafarroako baso-tarifak onetsi ziren, eta tarifa horietan jasotzen dira Foru Komunitateko errealitatera egokitutako obra-unitate nagusien prezioak. Urte hauetan, baso-ingeniaritzako proiektuak egiteko tresna arina eta erabilerraza izan dira, eta uniformetasuna ematen die Foru Komunitateko Administrazioaren, toki erakundeen edo norbanakoen ekimenez proposatutako baso-jardueren aurrekontuei.
Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak tarifak berrikusi ditu, egungo egoera ekonomiko zailerako egokiak direla bermatzeko, bai eskualde, nazio eta mundu mailan, batez ere materialen kostuari, mantentze-lanei eta makinen kontsumoari dagokienez.
Tarifa horiek hiru ekitaldirako indarraldia izanen dute, eta 2024an hasitako basogintzari aplikatuko zaizkio, 2026koak hasi arte.
Aurrekoarekin bat etorriz, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak proposatzen du Nafarroako baso-tarifen berrikuspena onestea, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak natura-inguruneko jarduerei buruz 2024. urtetik hurrengo berrikuspenera arte sustatutako espedienteetako aurrekontuak egiteko.
Gainera, tarifa hauek erreferentzia gisa erabiliko dira toki erakundeek eta eragile pribatuek sustatutako baso-lanetarako laguntza-kanpainetan eskatzen diren jardueren kostuak neurrizkoak izan daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako baso-tarifen berrikuspena onestea (ebazpen honen eranskinean dago jasota). Tarifa horiek hiru ekitaldirako indarraldia izanen dute, eta 2024an hasitako basogintzari aplikatuko zaizkio, 2026koak hasi arte.
2. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Nafarroako baso-tarifak berrikusteko ebazpen honen eranskina Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Ebazpen hau igortzea Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzura, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzura eta Idazkaritza Nagusi Teknikora, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, adierazita 1.13 bertsioa dela, 2024ko berrikuspenari dagokiona. Ebazpen honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Iruñean, 2024ko urriaren 22an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2415487