233. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4011/2024 EBAZPENA, urriaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 6an emandako 2896/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2024ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 3451/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 14koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak egiteko eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen kideak izendatzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen kide hauek izendatzea: Iñigo Ezquer Tiberio jauna, epaimahaikide titular gisa, eta Daniel Pérez Díaz jauna, ordezko epaimahaikide gisa.

3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2024ko urriaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–INDUSTRIA-INGENIARIEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ARAIZ GARDE, JAVIER

BAJO LOPEZ, JOSE CARLOS

YOLDI ECHARREN, ROBERTO

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2415670